Beste urte batez gabonak KZguneara iritsi dira. Argiak, apaingarriak, gabon-kantak… gabon giroa gure kaleetan nabari da azken egunotan. Prestatzen hasteko unea iritsi da, baita gure smartphone edo tabletaren bidez ere.

Smartphonak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako aurrez-aurreko gure ikastaroan izena eman

Gabonetako postal birtual bat bidaltzea noizbait pentsatu duzu? Izan ere, egun hauetan, bat-bateko mezularitza bidezko aplikazio bitartez, zorion-agur asko jasotzen ditugu, eta nahi izanez gero, gutako edonork halako zorion-agurrak sor ditzakegu.

Gaur KZguneatik, egun hauetan inguruko lagun eta familiarrak era original batean zoriontzeko, postal pertsonalizatuak sortzeko ondorengo web-guneak gomendatu nahi dizkizuegu:

Sei web-gune

ElfYourself

Aplikazio dibertigarri honek, urteko jai tradizional hauetan, dantzan dabiltzan iratxoetan zure argazkia jartzeko aukera emango dizu eta bideo pertsonalizatu baten protagonista izan ahalko zara. Horretarako, zure argazkia, zure lagunena edo zure familiarrena kargatu beharko duzu, bost argazki guztira. Dantza abesti bat aukeratu, eta aplikazioak, ondoren konpartitu ahalko duzun ElfYourself bideo pertsonalizatua sortuko dizu.

Foto efectos

Gabon-postal bidez zoriontzeko, zure argazkiak muntaia bidez editatu, eta argazkientzako markoak erabili ahalko dituzu. Bidaltzeko edo inprimatzeko postalak sor ditzakezu. Eta gainera, txartela zure argazki gogokoenarekin pertsonalizatzeko aukera duzu, baita ehunka diseinu erabiltzeko aukera ere.

Correo mágico

Doako era dibertigarri eta sinple batean zure lagunak egun berezi hauetan agurtu nahi badituzu, web-gune honek, marrazkiz apaindutako txartelik onenak eskaintzen dizkizu. Animazioak, pertsonalizatzeko diseinuak, eta baita zure argazkia jartzeko aukera izango duzu.

Kisseo

Egungo bizitzako egoerei egokitutako txartel birtualak proposatzen dizkizu Kisseo aplikazioak, eta baita gabonetan ere. Hainbat marrazkitako txartelak aurkituko dituzu: su artifizialak, mugitzen diren marrazkiak… Era erraz eta sinple batean gabonetako postalak sortzeko aukera gomendagarria izan daiteke.

Ecoprin

Ecoprin postalekin, zure lagunei bidaltzeko txartel birtualak zerotik sortzeko aukera izango duzu. Kategoria ezberdinetako oinarriak, apaingarriak… aurkituko dituzu, eta gainera, postala pertsonalizatzeko zure argazkia eta musika igotzeko aukera izango duzu.

Animoto

Animaziozko bideoak sortzeko online erreminta da Animoto. Erabiltzeko erraza da, eta bideoa era azkar eta profesional batean sor dezakezu. Istorio bat kontatzen duen bideoa sortu nahi baduzu, tresna honekin momentu batean egin dezakezu.

Smartphonak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako aurrez-aurreko gure ikastaroan izena eman