Urteko azken egunetan gaudela, 2018a teknologiaren arloan urte handia izan dela esan dezakegu. Horregatik, gaur KZguneatik, urteko aplikazio onenak errepasatuko ditugu.

Azken nobedadeen inguruan ikasi nahi duzu? KZguneara hurbildu eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman2018ko aplikaziorik onenak

Just in line

Errealitatea handituta probatzeko aplikazio berri eta bitxia da. Aplikazio honekin, eta gure aparailuaren bidez, mundu errealeko marrak marrazten jolasten ibiltzeko aukera izango dugu. Bakarrik edo lagunekin jolas egin ahalko duzu.

Notion

Antolatzeko aplikazio perfektua izan daiteke. Tresna ezberdinen bidez, notak gehitu ahal dituzu, markagailuak jarri, lagunak gehitu, iruzkinak egin… Aplikazio sinple eta biribila da.

Opera Touch

Zure Smartphone edo Tabletak dakarren nabigatzailea aldatzeko aukera izango duzu doan den nabigatzaile honekin. Arin eta garbi lan egiten du Operak.

Rudongo

Zure txakurrarekin paseatzea gogoko baduzu, edo entrenatzen badituzu: hauxe da zure aplikazioa. Aplikazio hau txakurrei zuzenduta dago, eta honi esker, animaliaren ekintza fisikoa jarraitu ahal izango duzu; zenbat korrika egiten duen ikusi, egin duen ibilbidea kontsultatu…

Google Lens

Eguneko objektuak (landareak, monumentuak, altzariak, arropak, animaliak, testuak… )identifikatzeko balio duen tresna da. Objektuaren informazioa eskuratzeko, zure aparailuaren argazki-kamerarekin apuntatu besterik ez duzu egin behar.

Radiogram

Zure aparailuan irratia entzutea gustuko baduzu, hau da zure aplikazioa. Mundu osoko milaka irrati-etxe eskura ditzakezu. Testu edota genero bidez aurkitzeko bilatzaile erraza du.

KZguneara hurbildu eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman