Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni ederki. Nire eguneroko paseotik nator eta etxe ondoan dudan parketik pasatzen ari nintzen bitartean jende pilo bat argazkiak ateratzen ari zirela ikusi dut harriduraz.
Disimuluarekin hurbildu naiz ikustera eta modan dagoen aplikazioa erabiltzen ari direla egiaztatu dut, Instagram! Komunikabide guztietan aipatzen dute gaur egun.

Ni bai ausarta! Etxera iritsi-ala Instagram-eko app-a bilatu eta berehala instalatu dut. Instalatzea bai ondo dominatzen dudala. Gero, erregistratu beharra dagoela ikusi dut eta niretzat berriak diren kontzeptu piloa aplikazioa zabaldu dudanean. Beno… jakin ezazue nahi izanez gero, egun gutxi batzuetan nire kontura ikasi eta primeran erabiliko nukeela. Seguru nago. Baina askoz hobe KZguneara joaten ba naiz aditu batek hasierako pausoekin gida nazala ez?

Behin KZgunean Jone-k Instagram-ek demanda asko duela esan dit. Jende asko joan omen da ikastaroren bat dagoen galdezka. Zorionez ba dago bai ikastaro bat eta jada apuntatu naiz Nola ez!

Ikastaroa “Instagram” du izena eta hasieran sare sozial bat dela eta zertarako erabiltzen den erakutsiko digute. Bai… nik ez nekien baina sare sozial bat da Facebook edo Twitter diren bezala, bereziki argazkiak eta bideoak atera eta partekatzera bideratuta Jonek dioenez. Orain ulertzen dut hainbeste jende edonon argazkiak ateratzen egotea.

Nola instalatzen den ikusiko dugu eta erregistratzeko jarraitu behar diren pausoak. Bideoak/Argazkiak argitaratzen ikasiko dugu eta aplikazioak berak dakarren filtroekin ukituak ematen. Instagram-eko “Istorioak” zer diren eta zertarako balio duten ere.

Bukatzeko Instagram-eko beste profil batzuk jarraitu eta jarraitzen gaituztenak ikusteko nola egin.

Entretenimendua dut denboraldi baterako!!! Gainera jada Instagram-en argitaratzen ari diren ezagun asko daudela ikusten dut. Gustatuko zait ziur!!

Ikusi arte!!