Hasi da jada atzerako kontaketa Urte Berriari ongietorria emateko. Dena prest al duzu Gabon Zahar gauerako? Afaria, kanpai-hotsak, zorionak… Oraindik argi ez baduzu, KZguneatik lagun diezaiokegu hain berezia den gau honetarako dena ondo antolatuta edukitzeko.

Gabon Zaharra 2018
Gabon Zaharra 2018
Gabon Zaharreko prestaketak errazago egin nahi dizkizugu gaur, urte amaierako gaua antolatzen lagunduko dizuten aplikazio batzuekin.
Año Nuevo cuenta atrás
Aplikazio honek Urte Berriko atzerako kontaketa bat egiteko aukera ematen dizu, koloretako argien eta su artifizialen funts animatua erabiliz. Atzerako kontua konfiguratu dezakezu falta diren egunak eta orduak erakutsiz.
Android-erako erabilgarri
Decoración de mesa de Navidad
Bistaratzeko pantaila on batekin, estilo desberdinetako hainbat irudi-galeria eskaintzen dizkizu app honek. Eta gau berezi bateko afarirako mahaia dekoratzeko ideiak emango dizkizu.
Android-erako erabilgarri
Frases de Feliz Año Nuevo 2019
App honek urte berrian zure lagunei eta senideei zoriontzeko lagunduko dizu eta 2019rako WhatsApp-en edo SMS bidez, desio onenekin hasteko. Pantailak eskaintzen dizun Urtearen irudiak jar ditzakezu, baita sare sozialetan ere.
Android-erako erabilgarri
Campanadas Año Nuevo 2019
APP ezin hobea, zure mugikorretik zuzenean kanpai-hotsak jarraitu nahi badituzu, telebistaren beharrik gabe. Bere funtzio nagusien artean, Urte Berrirako zenbat falta den jakiteko atzerako kontaketa dauka, baita killoia, laurden eta mahatsak jan behar direnean ere.
Android-erako erabilgarri
Fuegos artificiales 2019
APP honek su artifizialen animazioa erakusten dizu, kalitate handiko soinu efektuekin. Su artifizialen kolorea eta forma aukeratzeko aukera ematen du, baita su artifizialak pantaila-hondoan jartzea ere.
Android-erako erabilgarri
Sar ezazu zure iruzkina