Suite ofimatiko bat, edo pakete ofimatikoa, bulegoan erabiltzen diren aplikazio informatikoen bilduma da dokumentuak edo artxikoak sortzeko, aldatzeko, antolatzeko, inprimatzeko…

Gaur egun ezagunenetako bat Microsoft Office da. Pakete hau ordaintzekoa denez (prezioa, behar dugun paketearen arabera alda daiteke), zure dokumentuekin lan egiten lagun dezaketen doako alternatibak bilatu ditugu.

LibreOffice erabiltzen ikasi nahi duzu? Ez galdu gure aurrez aurreko “Tresna ofimatikoak – LibreOffice” ikastaroa

Microsoft Office-ren alternatibak

Microsoft Office une honetako suite ofimatiko ezagunenetako bat da, baina ez da bakarra. Pakete ofimatiko hori ezin dugunez beti erabili, hainbat suite bildu ditugu, bai mahaigainekoak, bai online, hau ordezkatu dezaketenak:

 

LibreOffice:

LibreOffice pakete ofimatikoa da eta dohainik jaitsi daiteke webgune ofizialetik. 120 hizkuntza baino gehiagotan erabil daiteke, Windows, MacOS eta Linux-en instala daiteke eta ofimatikako suite nagusiekin bateragarria izateko diseinatu da, Microsoft Office barne.

 

Google Drive:

Erabiltzeko, beharrezkoa da Gmail konpainian kontu bat izatea eta, nahiz eta Google Drive fitxategien ostatu-zerbitzua den (15GB doan), suite ofimatikoa du, era berean, testu-dokumentuak, kalkulu-orriak eta diapositiba-aurkezpenak irekitzeko, sortzeko eta editatzeko. Google Drive erabil daiteke ordenagailuetan, web nabigatzailearen eta Android eta IOS Smartphonen bidez, deskarga ditzakegun aplikazio desberdinen bidez.

 

OneDrive:

Erabiltzeko, Microsoften kontu bat eduki behar da, hala nola hotmail, outlook, live … Microsoften hodeian fitxategiak biltegiratzeko zerbitzua (5GB doan). Office Online du, eta erabiltzaileei Microsoft Office-ren (Word, Excel, PowerPoint eta OneNote) dokumentuak sortu, editatu eta partekatzeko aukera ematen die, web nabigatzailetik zuzenean.

 

FreeOffice:

SoftMaker Office (ordaindu behar dena) etxeko eta merkataritzako erabilerarako doako bertsioa da hau. Mahaigaineko programa hau Windows eta Linux ordenagailuetan instala daiteke eta Android (FreeOffice Movile) dispositiboetarako bertsio bat ere badu. Baldintza bakarra da erregistro-formulario bat betetzea, lizentzia software bat baita (kode itxiko software-lizentzia).

 

KZgunean Google Drive erabiltzen ikasi dezakezu gure “Google Drive. Dokumentuak bildu eta partekatu” ikastaroan