Ez al zaituzte inoiz gertatu hainbat esteka partekatu behar izan dituzuenik eta ez dakizuela nola egin guztiekin batera?

Gaur KZguneatik, loturak elkartzeko eta partekatzeko erabili ahal ditugun hainbat online tresnez hitz egin nahi dizuegu. Horrela, hainbat URLak modu errazean lotu ahal izango ditugu.

Estekak elkartzeko eta partekatzeko tresnak

Estekak elkartzeko eta partekatzeko tresnak

Elkartu eta partekatu estekak tresnarik onenekin

Interneten erabiltzen dugun informazio guztiarekin beharrezkoa da estekak partekatzeko eta antolatzeko ditugun baliabideak ezagutzea.

Horregatik, estekak taldekatzeko eta partekatzeko tresna onenetako batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.

wavey.tips

Esteka desberdinak kudeatzeko onlineako baliabide bikaina. Bere funtzionamendu errazagatik nabarmentzen da eta antzeko estekak elkar ditzakezu kategoria berean antolatuz.

Linkkle

Intuiziozko funtzionamendu oso errazarekin, behin saioa hasi duzunez gero soilik zure estekak gehitu behar dituzu eta sortzen duten URL-a partekatu posta elektroniko edo sare sozialen bidez. Linkkle-rekin guztira hamar esteka desberdin gehitu ahal izango dituzu URL berean.

Sqworl

Batez ere hezkuntzako profesionalei zuzenduta dago eta loturak taldekatzen laguntzen du, gerora partekatuak izan daitezen. Esteketako bisita kopurua egiaztatzeko aukera ematen du, dituen estatistiken atal osoari esker. Gako hitzak erabiliz, Sqworl erabiltzen duten beste erabiltzaile batzuen esteka taldeak kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

Papaly

Zure lotura guztiak antolatzen eta kudeatzen lagunduko dizu online tresna honek. Interneterako sarbidea duen edozein plataformatan sartu ahal izango zara. Erabili ahal izango da, erregistratu beharrik gabe. Era berean, bilduma desberdinetan loturak antolatzeko aukera ere eskaintzen du.

Internetek eskaintzen dizun online tresnei buruz gehiago jakin nahi baduzu, apunta zaitez KZguneak eskaintzen dizun ikastaroren bat egitera. Eman izena itxaron zerrendan eta guk deituko dizugu.