Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni oso ondo! Hasteko, zorionak eman nahi dizkizuet 2019 urte berri honetan, espero dut dena primeran joatea. Nik dagoeneko idatzi dut 2019ko helburu-zerrenda. Aurten, nire egunerokotasunean gertatzen diren ekitaldiei ahazteari utzi nahi diot. Ia ezinezkoa izango zela uste nuen, oso ahazkorra bainaiz, baina orduan Jone nire arazo guztiei konponbidea eman zidan: Google Calendar.

Google Calendarrekin urtean zehar izango ditugun ekitaldi ezberdinak aipatu ditzakegu, eta oroigarriak sortu. Gainera, gure egutegia nahi dugun guztiekin partekatu dezakegu, gure hitzordu guztiak ikus ditzaten.

Nik, teknologiarekin oso iaioa ez naizenez, Google Calendarri buruzko KZguneako aurrez aurreko ikastaroan izena eman nuen, eta zoragarria izan zen. Orain ez zait esku artetik ihes egingo ezer!

Anima zaitez zu ere, ez zaitu huts egingo.

Agur bero bat!!!