Aurten elurrari iristea kostatu zaio, baina azkenean hemen dagoela esan dezakegu. Orain denboraldia hasi dela, mendira igotzen zaren horietakoa bazara, gaur KZguneatik, elurretara joateko txangoa prestatzeko beharrezko informazioa jaso ahal izango dituzun ondorengo aplikazioak gomendatu nahi dizkizugu.

Lau aplikazio hauekin elurraren iragarpena, eguneko ariketa fisikoa, zure esperientzia sare sozialetan partekatu eta behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuekin kontaktuan jartzeko informazioa kontsultatu ahal izango duzu.

Segurtasunerako eta aisialdirako lau aplikazio hoberenak

Eskia naturarekin kontaktuan praktikatzen den kirola dugu, baina horrek, ez du teknologia etxean utzi behar dugula esan nahi. Aplikazio egokiak dituen mugikor bat eramateak, asko lagun gaitzake. Gaur Kzguneatik, elur hilabete hauei etekin handiena ateratzeko helburuarekin, ondorengo aplikazioak gomendatu nahi dizkizugu:

Parte de Nieve

Eguraldiaren iragarpena ezinbestekoa izan daiteke gure elurretako txangoa antolatzeko unean. Parte de Nieve aplikazioak mundu osoko 2.000 estazio baino gehiagoko iragarpen eguneratuak eskaintzen ditu, baita, webcam bidezko estazio bereko zuzeneko irudiak ere.

Gainera, elurte berriak izan diren lekuen informazioa kontsulta daiteke.

Parte de Nieve doan da eta iPhone eta Android-entzat erabilgarri dago.

Trace Snow

Trace Snow aplikazioak ariketa fisikoa erregistratzen du. Herraminta honekin elurretan ibilitako eguneko jarraipena kontsultatu ahal izango duzu. Aplikazioak ondorengo datuak jasoko ditu: abiadura, distantzia, altuera, pistetan igarotako denbora, erretako kaloriak, egindako saltoak…

Ondoren, aplikazioa jarrita duten beste erabiltzaileekin alderatu ahal izango duzu, eta honela, egunean zehar datu onenak lortzearen bila, lehiaketa txiki bat sor daiteke.

Trace Snow doan da eta iPhone eta Android-entzat erabilgarri dago.

Snowciety

Sare sozialak gustoko baldin badituzu, Snowciety zure aplikazioa izan daiteke. Eski estatistikak jaso eta konpartitzeko gunea da. Gainera, beste erabiltzaileen emaitzak ikusi ahal izango dituzu eta guztien konparaketa bat egin.

Snowciety ere lagun talde batekin bidaiatzen duzunean erabili ahal izango duzu. Aplikazio honekin taldeko lagun guztiak lokalizatu ahal izango dituzu.

Snowciety doan da eta iPhone eta Android-entzat erabilgarri dago.

Alpify

Alpify eskiatzaile baten mugikorrean ezinbestekoa izan daitekeen aplikazioa da. Istripu bat izan ezkero, botoi bat besterik ez da sakatu behar larrialdietako zerbitzuekin kontaktuan jarri ahal izateko.

Aplikazioak altitudea, deia egin den momentua arte eskiatzaileak egin duen ibilbide zehatza eta geolokalizatzaile bidezko posizio zehatza eskaintzen du. Guzti hau, Interneteko konexiorik gabe egingo luke.

Alpify doan da eta iPhone eta Android-entzat erabilgarri dago.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneko gure aurrez aurreko ikastaroan izena eman