Bada argazkiak zuri-beltzean lortzea oso erraza dela pentsatzen duenik, kolorea kentzea besterik ez da, ezta? Baina gaurko sarrera honetan ikusiko dugunez, erabiltzen dugun teknika edo metodoaren arabera, azken emaitzak izan ditzaken aldaerak hainbat dira. Gaurko sarreran zure koloretako argazkiak GIMPekin nola zuri-beltzean bilakatu ditzakezun erakutsiko dizugu.

Kzgunean programa hau erabiltzen ikasi dezakezu “Argazki ikutua GIMPekin” ikastaroan, bai presentzialki eta baita online ere

Koloretako argazkiak zuri-beltzera pasa

Hainbat modu daude argazkiak zuri-beltzera pasatzeko, batzuk errazak, besteak zailagoak. Haukera hauek hobeto ulertzeko, GIMPeko oinarrizko nozio batzuk edukitzea gomendatzen dugu:

Irudia > Modua > Gris-eskala

Sistema honen bidez argazki edo marrazkiaren kolore guztiak gris-eskalara bihurtzen ditugu. Aukerarik errazena dugu hau, baina gutxien gomendatzen dena, beste edozein momentutan argazkiaren zati bat edo guztia koloreztatu nahiko bagenu, ezin izango dugulako.

Desasetu edo argazkiaren kolorea kendu

Argazkia desasetzen dugunean kolorea kentzen diogu, baina aurreko pausuan egiten denaren ezberdina dugu hau: lanean gabiltzan kapari soilik kentzen baitzaio kolorea. Honek esan nahi du argazkia aldatzen jarrai genezakela koloretako beste kapa batzuk jarriz.

Erraminta honek hainbat era ezberdin erabiltzen ditu kolorea kentzeko:

Argitasuna 1, Argitasuna 2 eta Bataz bestekoa (Claridad, Luminosidad eta Promedio): hauen arteko ezberdintasuna GIMPek kolore ezberdinen informazioa duten kanalak erabili eta nahasteko duen moduan oinarritzen da.

Koloreak > Osagaiak > Deskonposatu > …

Aukera honek irudia osatzen duten kanal ezberdinak kapatan banatzen ditu. Hemen erabili nahi dugun kolore modua edo “Modelo de color” hautatu beharko dugu. Hauetako batzuk dira:

  • RGB: gris koloreko hiru kapa sortuko dira (gorria, berdea eta urdina). Sortutako kapa hauetatik berdea erabiliko dugu.

  • LAB: honek ere irudia hiru kapatan banatzen du: L irudiaren luminantziagatik, A berde eta gorri arteko koloreentzako, eta B urdin eta horien arteko koloreengatik. Sortutako kapetatik L erabiliko dugu.

Azken ukituak: koloreak > Mailak

Argazkia zuri-beltzean bihurtzeko erabili dugun sistema edozein delarik ere, argazkiaren zuzenketa egiteko hainbat sistema erabili ditzakegu. Hauetako metodo bat dugu argazkiaren koloreen nibelak edo mailak eraldatzearena. Mailen bidez argazkiaren argitasun, iluntasun eta erdiko tonuak grafiko moduan irudikatuko ditugu. Grafiko honen azpikaldean dauden triangeluak tokialdatu beharko ditugu soilik, irudia argitu edo iluduaraziz.

Zure Smartphone edo Tabletaren bidez argazkiak ikutu nahiko bazenitu, Kzgunean zuri laguntzeko aukera ere badaukagu “Argazkiei ikutuan eman zure Smartphonearekin” ikastaroaren bidez.