Bidaiatzea gustuko baduzu, bidaia antolatzeak denbora gehien eramango dizun unea izan daiteke. Nora eta zenbat egun joan nahi dugun erabaki dugunean, zer ikusi, non bazkaldu edota ze ibilbide egin nahi dugun erabaki behar dugu. Horregatik gaur, Google Maps-ekin zure mapa pertsonalizatuak sortzen erakutsiko dizugu.

Bidaiak zure kabuz antolatu nahi dituzu eta ez dakizu nola egin? KZgunera etorri eta “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman

Mapa pertsonalizatuak sortzea lan erraza da, abantaila handia du, ordenagailu bidez sor ditzazkezu eta ondoren zure mugikor bidez kontsultatu. Has gaitezen!

Toki berriak bisitatzeko mapa pertsonalizatua Google Maps-ekin nola sortu

Mapa sortzeko hasi

Lehenik eta behin, garrantzitsua da zure mugikorrarekin saioa hastea, horrela ondoren, zure mapa pertsonalizatuak mugikorrean ikusi ahalko dituzu. Behin hau eginda, Google Maps webgunean sartu, eta bilaketa barraren ezker aldean dauden barratan klik egin. Aukera ezberdinak eskainiko dizkizun menua irekiko da, bertan “Zure tokiak” aukeratu, mapa pertsonalizatuak sortzeko aukera iritsiko zara.

 

 

 

 

 

 

Mapa pertsonalizatuak sortu

“Zure tokiak” aukeran zaudenean, Mapak aukeran klik egin eta zure mapa pertsonalizatuak sortzen hasteko, beheko aldean “Mapa sortu” aukeran klik egin. Bertan, izenak, ibilbideak, puntuak, koloreak, deskribapenak, argazkiak, zuzenbideak… jarri ahalko dituzu.

 

 

 

 

 

 

 

Hemendik aurrera aukera mugagabeak izango dituzu. Oinarrizko aukereratik hastea izango litzateke errezena. Zure mapari izena jarri ahalko diozu ezkerreko aldean. Tituluan sakatu eta izena jarri, guk “KZgunea” jarri dugu. Gainera deskribapena gehitu ahalko duzu. Gune honetan bertan, mapa pertsonalizatuak konpartitzeko aukera izango duzu, eta partekatzen duzun pertsona hauen baimenak kudeatu: editatu, komentatu edo ikusi.

Azkenik, mapa pertsonalizatu bakoitzeko 10 kapa gehitu ahal izango dituzu, eta bertan, nahi adina elementu gehitu. Mapa antolatua izateko erabiltzen dira kapak, eta ikusi edo izkutatu ahal izango dituzu behar izan ezkero. Honetaz gain, inportatu, ezabatu edo izena aldatu dezakezu.

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen gure lehen kontaktua Google Maps mapa pertsonalizatuekin, ikasten jarraitzeko hurrengo atala ez galdu, eta zure mapan leku gustukuenak gehitzen ikasiko duzu.

KZgunera etorri eta “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman