Kaixo Kzguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Nik ezuste ona eraman dut gaur. Badut ohitura txar bat eta urte guztietan eguberriko festa guztiak pasa ondoren pisatzea da. Beste urte batzuetan baino gorakada nabarmenagoa izan dut gaurkoan. Turroi pixka bat hemendik, Cavako beste bat handik… Jada ulertzen nauzue…

Beraz Kontxi… zaintzea tokatzen da. Urte honetako helburuetariko bat osasuntsuago jatea eta kirol pixka bat egitea izango da. Hori bai, kirolari dagokionez ez naiz gimnasio batera apuntatuko, ez horixe. Ariketak nire kontura egitea nahiago izango nuke. Beharbada ibiltzera irteten banaiz…. edo bizikletan… edozein modutan nire ordutegira eta nire erritmora moldatzen den zerbait.

Ziur nago KZgunean nire beharretara moldatzen den aplikazioren bat gomendatuko didatela, beraz Jone bisitatzera joango naiz.

Jonek KZguneako katalogoan gaia tratatzen duten ikastaro espezifiko bat dagoela kontatzen dit hain zuzen. “Sasoi ona lortu azken kirol aplikazioekin” izeneko ikastaroa da eta jarduera fisikoren bat egiten dutenenentzako aplikazio erabililenak ikusiko ditugu.

Runtastic horietariko bat da, ia edozein kirol jarduera monitorizatzeko balio duena. Distantzia, denbora, erritmoa, eta erretako kaloriak neurtzen ditu, baita nire aurrerapenak kontrolatzeko datu asko. Entrenamenduko plana pertsonalizatuak ditu eta GPS-a nire bideak arakatzeko. Nire jarduera fisikoaren datuak eta aurrerapenak ikusarazi ahal izateak nahiko motibatzen nau.

Wikiloc da beste bat. Jada entzuna daukat kuadrilakoren batek darabilelako mendira goazenean eta ez gara inoiz galtzen. Aplikazio honekin komunitateak partekatutako milaka bide deskarga ditzakezu pasioak egiteko, bizikletaz irteteko edo mendira joateko. Zure ibilbideak parteka ditzakezu ere.

Alpify da ikusiko dugun hirugarren aplikazioa, eta behin konfiguratuta GPS-arekin geolokalizatutako erreskatea eska dezakegu soilik botoi bat sakatuz. Gainera gure senideak eta lagunak non gauden jakinaren gainean egon daitezke gure kokapena partekatuz.

Ikastaroaren azkeneko atalan, jarduera fisikoarekin zerikusia eta ordezko diren beste aplikazio batzuk aipatzen dira… Runkeeper , Endomondo, Nike+Run Klub, Entenamiento de 7 minutos eta Sworkit

Ez dago aitzakiarik sasoian ez egoteko, beraz, zapatillak jantzi eta bagoaz!!

Hurrengo arte!