Denoi bidaiatzea gustatzen zaigu. Udako oporrak urruti gelditzen zaizkigun arren… edozein aitzakia ona da txango bat egiteko, txikia izan arren. Gure aurreko sarreran “Google Maps-ekin mapa pertsonalizatuak sortu I” Google Maps-ekin mapa pertsonalizatu bat sortzeko lehen urratsak erakutsi genituen. Tresna handi bat, dena antolatua izatea gustatzen bazaizu!

Google Maps erabiltzen ikasi nahi duzu? Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Google Maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan

Oinarrizko tresnak


Zure mapen goialdean, zure mapak pertsonalizatzeko baliagarriak izango zaizkizun oinarrizko tresna batzuk aurkituko dituzu.

  • Bilaketa-barra: lekuak, dendak, koordenatuak … bilatzeko balio du, mapari erantsi nahi diozuna.

  • Desegin/Berregin: botoi hauek oso baliagarriak dira oker jokatu baduzu.

  • Hautatzea: eskua lehenetsita aukeratuta dago, mugitzeko eta maparekin elkarreragineko balio du.

  • Markagailua erantsi: Google Maps-en markatuta ez dagoen markagailu bat gehitu nahi baduzu, erabili botoi hau. Zure mapa guztiak pertsonalizatu ahal izateko modu bikaina!

  • Lerroa marraztu: bide edo eremu jakin bat marraztu nahi baduzu, erabili tresna hau. Auzoa nabarmentzeko edo bide bat adierazteko modu ona da, adibidez.

  • Oharrak erantsi: tresna honekin autoz, oinez edo bizikletaz nola iritsi adierazteko aukera izango duzu.

  • Erregela: distantzia eta eremuak neurtzeko balio du.

Pertsonalizatu zure mapak

Zure mapak pertsonalizatzen hasteko, leku jakin bat mapan kokatzeko barran bilatzea da errazena. Lokalaren informazioarekin fitxa bat agertuko da eta “mapan gehitu” aukeratuz, mapan gehituko da.


Erantsi ondoren, aukera ezberdinak agertuko dira fitxaren behealdean. Aukera horiei esker, lokalizazioa konfiguratu eta hobeto egokitu ahal izango duzu.

  • Balde: txintxeta urdinaren ordez agertuko den ikono bat aukeratzeko balio du. Botoi bat pertsonalizatzeko, kolore bat aukeratu edo irudi bat igo dezakezu.

  • Arkatza: deskribapen edo datu interesgarri bat eransteko balio du.

  • Kamera: hemen argazki bat gehitu ahal izango duzu, aukeratutako lekuan ager dadin.

  • Argibideak: aukera ezin hobea da leku batetik bestera joateko eta bertara ailegatzeko oharrak adierazteko.

  • Paperontzia: zure mapan lekuren bat ez baduzu nahi, hemen sakatu beharko duzu.

 

 

 

 

 

 

 

Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Google Maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan