Gaur egun, hainbat lanpostutara sartzeko, administrazio publikoek eta baita enpresa pribatuek ere, IT Txartela ziurtagiria izatea eskatzen dute. Hala, datorren oposaketak prestatzen ari zarelako edo zure ezagutzak ziurtagiri digital bidez egiaztatu nahi dituzulako, IT Txartelaren inguruan KZgunera galdezka etortzen zareten erabiltzaile asko eta asko zarete.

IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Horregatik, Informazioaren Gizartean ondo moldatzeko zuen ezagutzak ziurtatu nahi baldin badituzu, hau da zure aukera.

IT Txartela ziurtagiria nola lortu

IT Txartela ez da azterketa bakar bat, izan ere, bertsio eta maila ezberdinetako ziurtagiri ezberdinak daude: Word, Excel, Access, Powerpoint…

Komeni zaizun proban izena emateko, IT Txartelaren webgunean erregistratzea beharrezkoa da:

  • “Erregistratu” aukeran sakatu”

  • Behin erregistratuta, NAN eta pasahitza sartu

  • “Ziurtagiri batean matrikula zaitez” sakatu

  • “Onartu” sakatuta zure matrikua baieztatuko duzu

Behin matrikula eginda, aukeratutako zentruan zure NANarekin batera azterketa egitera aurkeztuko zara. Behin azterketa gaindituta, ziurtagiria Metaposta buzoian jasoko duzu. Bertatik, deskargatzeko aukera izango duzu, eta horrela, inprimitu eta aurkeztu ahalko duzu.

Ziurtagiriaren helburu nagusia, herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke.

Gainera, erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.

IT Txartelaren webgunean sartu, erregistartu eta zure ziurtagiria eskuratzeko azterketan izena eman