Gure aurreko sarreretan, mapa pertsonalizatuak nola sortu eta gure mapa pertsonalizatuetan elementuak eransteari buruz hitz egin dugu. Gaur, geruzei buruz hitz egingo dugu, zure mapa pertsonalizatuak osatzeko eta askoz hobeto antolatzeko erabil ditzakezun moduan. Goazen harira!

Etor zaitez KZguneara eta izena eman “Google aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan


Erabili geruzak

Geruzak kontuan hartu behar dira zure mapak pertsonalizatzerakoan. Gehienez ere 10 geruza egin ditzakezu mapa bakoitzeko, eta 200 elementuraino sartu. Ikusten duzunez: hamaika aukera daude.


Jakin behar duzun lehengo gauza da menua beti zure mapa pertsonalizatuen ezkerraldean egongo dela da. Geruza berria gehitu nahi baduzu, “Geruza gehitu” klikatu beharko duzu. Zure intereseko lekuak aukeratzen dituzun heinean -beste sarreran ikusi genuen bezala- zure aukeratutako geruzara gehituko dira. Geruzaz nahasten bazara, elementuak mugitu ahal izango dituzu klikatuz eta arrastratuz. Geruza bat ezkutatu nahi baduzu mapan ez ikusteko, bere izenaren eskuinaldean dagoen laukia sakatu beharko duzu.

Hurrengo adibidean, ikusi dezakegu Bilboko geruza ezkutatuta dagoela eta beste biak aktiboak daudela (horregatik mapan agertzen dira). Gainera, Vitoria-Gasteizko geruza aktiboa dagoenez, beste elementu bat gehitzen badugu, geruza honetara gehituko da zuzenean.

Mapak esportatu eta inportatu

Hau Google Maps eskaintzen dizkigun beste aukera bat da gure mapan pertsonalizatzeko. Gaur egun, mapak sortzen eta foro, blog edo webguneetan partekatzen dituzten bidairi ugari daude. Mapa hauek zure mapa pertsonalizatuetan gehitu nahi badituzu bakarrik pauso hauek jarraitu behar dituzu:

  • Esportatu: lehendabizikoa da inportatu nahi duzun mapa esportatzea. Horretarako, izenburuaren eskuinaldean dauden 3 puntuak sakatu behar dituzu. Jarraian, esteka bat irekiko da. Hor bertan aukeratu behar duzu ea mapa guztia edo bakarrik geruza bat deskargatu nahi baduzu. Klikatu “Deskargatu”.

  • Inportatu: geruza berria sortzerakoan, inportatzeko aukera agertuko zaizu. Egizu klik gainean eta aukeratu zuk inportatu nahi duzun maparen kokalekua zure mapa pertsonalizatuetara gehitzeko.

Etor zaitez KZguneara eta izena eman “Google aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan