2019ko lehenengo hilabetea bukatu dugun arren, ez da berandu nobedadeei eta teknologia berriei buruzko itxaropenei hitz egiteko. Gaur, KZgunean, hitz egingo dugu 2019 urtean zehar egongo diren Smartphoneen nobedadeei buruz.

Nobedade teknologikoei buruz gehiago jakin nahi duzu? Etor zaitez KZguneara eta izena eman gure “Azken gailu teknologiak ezagutu” hitzaldian

Imajina dezakezunez bezala, markak Smartphoneei aldaketak egiten hasiko dira hauek hobetzeko eta publikoari produktu trebeagoak eta aproposagoak eskaintzeko. Hau dela eta, ikusiko dugu sekzio desberdinetan zer aldatuko den 2019ko Smartphoneetan.

Kamera

Gehienezko Smartphoneak bi atzeko-kamerak dituzte (telefono batzuk 3 edo 4 kamera dituzte ere). Kamera hauen eginkizuna alda daiteke: kalitate gehienezko argazkiak ateratzea, sakontasun efektua, erretratu efektua,…

Kamerak adimentsuagoak izango dira: objektiboa ukitzerakoan, automatikoki eszena identifikatuko dute argazkia hobetzeko: argazki-editoreak bukatuko dira! Gainera, kameren kalitatea hobetuko da 48 megapixel arte.

Bateria

Bateria buruko mina eragiten gaituen gauza bat da. Horregatik, bateria adimentsua sortu da: gure Smartphonea nola erabiltzen dugun ikasiko du. Horrela, gure bizitza errazagoa izango da: bakoitzak egiten dituen funtzioak kontuan izanda, bateriak bere erabilera optimizatuko du, aplikazioak aktibatzen edo desaktibatzen erabiltzaile bakoitzari moldatzeko. Hau guztia posible da adimen artifizialari esker.

Pantaila

Beste urteetan ez bezala, 2019an gure Smartphoneen pantaila ez da handituko, baina aldaketak egongo dira. Markoak desagertuko dira pantaila garbiagoa izateko. Horrela, pantaila osoa gehiago aprobetxatuko da. “Notch” (kamera frontala dagoen laukia) era desagertuko da eta kamera hau zulo batean integratuta egongo da. Gainera, hatz-aztarna pantailan integratuko da, aurreko edo atzeko botoia desagertuz.

Biltegiratzea

Biltegiratzeari buruzko nobedade gutxi egongo dira. Oraingoz, Smartphone batean barruko memoria 256GB arte izan daiteke eta RAM Memoria 8GB arte. Hau nahikoa da gure Smartphoneei ematen diegun usadioa kontuan hartuta.

Etorri KZguneara eta izena eman “Azken gailu teknologiak ezagutu” hitzaldian