Teknologia berriek aurrera egiten duten heinean, KZgunean ere gure formakuntza eskaintza egokitzen eta berritzen joaten gara. Horrela gaur, martxan jarri berri dugun ikastaro baten inguruan hitz egin nahi dizuegu: Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin.

Gaur egun eta egoera gehienetan, gure mugikorra gainean izaten dugu eta horrela, argazki bat ateratzeko aukera edozein momentutan izan dezakegu. Openshot Video Editor programarekin, oroitzapen guzti hauek, bideo pertsonalizatu batean sartzen ikasiko dugu.

Duela urte batzuk, ikus-entzunezko edizioa apur bat zailagoa zela esan dezakegu, eta profesionalek egiten zuten lana zen. Gainera, ordaindu beharreko programa sotisfikatuak erabiltzen zituzten. Gaur egun, bideoak edonork editatu ditzakegu.

Bestalde, Youtube-ren gorakadak, Facebook bezalako sare sozialen arrakastak, eta Twitter, Instagram, Vimeo edo Vine bezalako webguneekin kontaktuan ibilita, bideo bat editatzeko aukera primeran datorkigu.

Bideoak sortzeko zure argazkiak erabili eta zure musika gogokoena gehitu OpenShot Video Editor programarekin

Zure argazkiak, bideoak eta abesti gogokoenak erabili ahalko dituzu, eta gainera, bai irudi eta baita audioetan ere, zure gustuko efektu ezberdinak gehitu ahal izango dituzu.

Programa oso erraza da, proiektu bateko parametro guztiak egokitzeko aukerarekin. Funtzioen artean ondorengoak aipatu ditzakegu:

  • Animazioak jartzeko aukera

  • Nahi adina pista eta geruza gehitu

  • Klipen tamaina aldatzeko, eskalatzeko, mozteko, elkartzeko, biratzeko eta mozteko aukera

  • Bideo trantsizioak, aurrebista denbora errealean erakutsiz

  • Bideoaren fotograma bakoitzetik hurrengora doitasun handiz pasatzeko aukera

  • Abiadura aldaketak klipetan

  • Audioa nahastea eta editatzea

  • Bideo digitalaren efektua

Bideoak formatu askotan onartzen ditu. Moztu eta editatzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu, eta trantsizioak eta konposizioak gehitu daitezke. 3D tituluak ere, txertatzeko aukera eskaintzen du.

Bideo editorea Linux, Windows eta Mac-entzat erabilgarri dago eta doan da.

Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin” ikastaroan izena eman eta zure bideoak sortzen ikasi