Ordenagailuan bi atzamarrekin idazteaz aspertuta zaude? Ordenagailuan testuak idazterakoan mekanografia jakitea erabilgarritasun askokoa izango da, horrela idazte abiaduran irabaziko duzu eta oso komenigarria izango zaizu egunero ordenagailuan testuak idazten denbora asko pasatzen baduzu.

Orain arte zeregin motel eta astuna dela pentsatzen duzulako, mekanografia ikasten ez bazara inoiz hasi, gaur KZguneatik iritziaz aldatzea eragingo dizuten aukerak erakutsi nahi dizkizugu. Mekanografia ikasteko era erraz eta azkarrean lagun diezazuketen web-orri asko daude.

Mekanografia ikasteko web-orriak

Mekanografia ikasteko web-orriak

Ikas ezazu mekanografia web hauekin

Ondoren mekanografia zure ordenagailutik ikasi ahal izango duzun web-orri interesgarri batzuk erakutsiko dizkizugu.

Cursomeca.com

Mekanografia ikasteko eta zure erritmora aurreratzen joateko gidatutako 27 ikasgai elkarreragile dituen webgunea. Zure idazte abiadura kalkula dezakezun abiadura testa du. Demo bat egin dezakezu gonbidatu bezala, baina ikastaroaren funtzionaltasun guztiak eduki ahal izateko erregistratzea beharrezkoa da.

Typing

Ariketa praktiko elkarreragileko aukera handia eskaintzen dizun web-orria da. Behin ariketa bakoitza gaindituta, hauek apurka igotzen joango dira zailtasunean. Eskuragai dago bai partikularrentzat, bai mekanografia bere ikasleei erakutsi nahi dieten irakasleentzat. Ariketa praktikoez gain, ikasketak dibertigarriagoa egingo duten tekleatzeko jokoak eta lorpenak ditu. Erregistratzea beharrezkoa da.

Typing Club

Oso diseinu errazagatik nabarmentzen den orrialdea. Ikasgai praktiko bakoitzarekin aurreratzen ari izan ahala, izarrak lortzen joango zara 5 guztira lortu arte. Nahiz eta webean erregistratzea beharrezkoa ez izan, egiten baduzu Typing Club-ek eskaintzen dizkizun estatistikekin eta txosten zehatzekin zure aurrerabidea ikusteko aukera izango duzu.

Artypist.com

Web-orri honek ariketa asko eta ikasgai praktikoak eskaintzen ditu eta mekanografia ikasten ari zaren denbora atsegingarri egingo zaizun abiadura test-ak eta mekanografiazko jokoak ditu ere. Badu tekletako bakoitzeko posizioa zure teklatuari begiratzeko beharrik gabe ikasten lagunduko dizun teklatu birtuala. Gonbidatu bezala ikastaroan sar zaitezke, baina izena ematen baduzu, zure bilakaera erakutsiko duten estatistikak ikusteko aukera izango duzu.

Velocidactil

Velocidactil mekanografiako online jokoa da. Zuk bakarrik praktika dezakezu, jokoa hasi baino lehen zure pultsazioak, denbora eta egiten dituzun akatsak neurtuz, edo denbora gutxiagotan pantailan irteten den testua idatzi beste erabiltzaile batzuen kontra lehiatuz jolastu. Erregistratzea ez da beharrezkoa.

Internetek eskaintzen dizkizun online tresnei buruz gehiago jakin nahi baduzu, apunta zaitez KZguneak eskaintzen dizkizun ikastaroren bat egitera. Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko zaitugu.