Gaur KZguneatik Modela aurkeztu nahi dizuegu, Elhuyar eta Mondragon Linguak, adimen artifizialaren bidez garatutako itzultzailea. Tresna berri honekin, itzulpenak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara egin ahalko dituzu.

Adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: sare neuronaletako itzulpen automatikoa.

Orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitateak mugatuak ziren, baina sare neuronaletan oinarritutako sistema berriarekin, muga hori gainditu egin da.

Hala ere, Modela, euskarazko eduki gehiago sortzen laguntzeko erraminta bat dela kontuan izan behar dugu, eta emaitzak profesionalak izango ez direla kontuan izan behar dugu.

Sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatikoa

Erabilpena oso erraza da, ondorengo pausuak jarraitu behar dituzue:

  • Idatziko dugun hizkuntza eta ondoren itzuli nahi dugun hizkuntza aukeratu.

  • Ezker aldeko koadroan testua idatzi.

  • Erabilera-baldintzak onartu.

  • Itzulpena ikusteko erdiko gezian sakatu.

  • Eskuineko koadroan gure itzulpena ikusi ahalko dugu.

Euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin, Interneteko erabiltzaileei, hilabetean 2.000 hitz doan itzultzeko aukera eskaintzen die. Zehaztutako kopuru honetatik aurrera, itzulpenak egiten jarraitzeko aukera izango dugu, baina zerbitzuarengatik ordaindu beharko dugu.

Euskarako kalitate handiko itzultzaile automatikoa, sare neuronaletan oinarrituta dago eta testuak eta formatu askotako dokumentuak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen du. Betiere, datuen konfidentzialtasuna ziurtatuta.

KZguneak eskaintzen dituen ikastaroak egitera animatzen zara? Itxarote zerrendan izena eman, eta guk deituko zaitugu