Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz? Ni oso ondo. Nire laguna Amaia deitu berri dit bere kafetegian kafe batera gonbidatzeko eta bide batez aholkua eskatzeko ere. Aholku bat ? Ez dakit kafea benetan dohainik irtengo zaidan, baina beti da atsegina lagun batekin hizketan aritzea eta egia esan, aspaldian ez dugula elkar ikusten. Beraz, zalantzarik gabe, kafetegian aurkeztu naiz, nola ez.

Egia esan Amaiaren kafetegia oso apaina dela da eta kafe bat hartzera geratzeko oso leku aproposa. Eguraldi ona egiten hasia duela aprobetxatuz, terrazan eseri gara eta hizketan aritu gara Amaiak bere buruan bezeroak fidelizatzeko dituen ideia berritzaileak kontatu dizkidan arte…

Zein ideia ona! Dastatzeko tarta desberdinak hilero, jatorri eta mota desberdinetako kafeak, zozketak eta gauza gehiago. Baina nola egin bezeroak berritasun guztiez jakinean mantentzeko? Hori da bere kezka handiena.

Ez dakit asko tartez, baina zalantza-mota hauek argitzeko nora joan behar den argi daukat. Goazen KZguneara!

Amaia entzun ondoren, Jonek e-mail marketing kanpaina bat aholkatzen digu. KZguneak “Sortu zure e-mail marketing kanpainak” izeneko urruneko ikastaro bat dauka gaia tratatzen duena eta horretarako zehazki erabiltzen den erreminta bat ikusiko dugu. Urrutiko ikastaroa izateak bikain iruditzen zaio Amaiari. Kafetegian lan eginda bere tarte libreetan egin dezakelako ikastaroa aurrez-aurrekoaren ordutegi finkora loturik egon gabe.

Ikastaroan e-mail marketina zer den kontatzen digute eta gure kanpainak sortu eta kudeatzeko “acumbamail” izeneko lineako aplikazioa erabiltzen ikasiko dugu. E-mail marketing kanpaina batek duen abantaila informazioa jasotzeko prest dauden harpidedunei zuzenduta doala da.

Aplikazioan erregistratu eta gero, lehenik eta behin gure kontaktu-zerrendak sortzea izango da helburua. Gero kanpaina sortzen den atalean, estetikoki erakargarria den buletin bat sortzeko txantiloi pila bat ditugu eskuragai. Eta azkenik, harpidedun guztiei bidaltzea da egiten dena.

Baina hau ez da hemen bukatzen, aplikaziotik bertatik kanpainari jarraipena egin diezaiokegu zer nolako eragina izan duen jakiteko. Zenbat harpidedunek irakurri duten ikusiz, posta-helbideren bat okerra den jakinda, norbaitek harpidetza ezeztatu badu…

Ni ere ikastaroa egitera animatuko naiz ere eta horrela Amaiari lagun diezaioket behar baldin badu, horretarako gaude lagunak. Beraz jar gaitezen lanean. Jada kanpaina egin ondoren lortuko ditugun emaitzak ikusi nahi ditut eta.

Hurrengora arte!