Informazioaren gizarteak aurrera egiten duen heinean, KZgunean gure formakuntza eskaintza berritzen eta moldatzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan, zuen esku jarri berri dugun ikastaro baten inguruan informatu nahi dizuegu: Canva. Ikasi diseinatzen.

Informazioa ulerterraza izateaz gain, interesgarria egiten saiatu gaitezen, eta diseinuaren munduan sartzen animatu zaitezte. Txantiloi ezberdinak diseinatzen ikasiko duzu eta ondoren, zure lagunekin partekatzen eta zure ordenagailuan gordetzen ikasiko duzu.

Norberak sortutako webgune edo aurkezpenei itxura erakargarri eta profesionalago bat emateko, ez gara zergatik adituak izan behar, izan ere, gai honetan lagun gaitzaken aplikazioa baitugu Canva.

Zure diseinuak deskargatu, partekatu edo inprimatu

Kolore pertsonalizatuekin eta irudi eredu ezberdinekin, datuak eta zenbakiak ez dute zertan aspergarriak izan behar. Canvak eskaintzen dituen diseinu grafikoko tresnekin, diseinu erakargarria sor dezakezu.

Aplikazioa erraza eta intuitiboa da eta irudiak, goiburuak, curriculumak, bisita txartelak, triptikoak… diseinatzeko aukera eskaintzen du. Gure diseinuak sortzen hasteko ondorengo baliabide grafikoak erabili ahalko ditugu: ikonoak, lerroak, irudiak eta gainera gure argazkiak igotzeko aukera dugu.

Txantiloiak erabiliz, era azkar eta erraz batean diseinatu ahalko dugu, baina diseinuak zerotik sortzeko aukera ere izan dezakegu:

  • Txantiloi bat aukeratu edo zerotik diseinatu.

  • Bibliotekatik elementuak gehitu.

  • Koloreak, tipografia edo atzealdea aldatu.

  • Informazioa gehitu.

  • Deskargatu, partekatu edo inprimatu.

Hasiberrien tresna gogokoena dugu Canva, eta aparailu guztientzat erabilgarri dago. Android eta iOS gailuetan deskargatu daiteke, eta gainera, webgune bidez ere lan egiteko aukera dago.

Erregistroa doan da, hala ere, funtzio jakin batzuk erabiltzeko ordaindu beharko litzateke.

Canva. Ikasi diseinatzen” ikastaroan izena eman eta zure berezko diseinuak sortzen ikasi