Pasa den astean, Mobile World Congress -MWC- ospatu zen. Bartzelonan urtean behin ospatzen den mugikor teknologiaren inguruko azoka da Mobile World Congress. Baina ez da hala nolako azoka bat, mundu mailako nazioarteko azoka garrantzitsuena baita.

Azken berrikuntzen inguruan gehiago jakin nahi duzu? KZguneara hurbildu eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman

Horregatik, eta aurrerantzean iritsiko zaigunaren inguruan informatuta egoteko, gaur KZgunean urte honetako datu garrantzitsu eta interesgarrienak biltzea erabaki dugu.

Smartphonetan berrikuntzak

Pantaila moldagarriak, Mobile World Congress edizio berri honetako berrikuntza adierazgarrienetarikoak izan dira.  Pantaila hauen bereizgarrietako bat, pantaila tolestuta gordetzeko aukera izango litzateke, eta irekitzen dugun unean, tablet baten tamaina izatera iritsi daiteke. Gure etorkizun gertuenean aldaketa garrantzitsua izango denaren itxura guztia dauka azken berrikuntza honek.

Kamerei dagokienez, aurkeztu dituzten aparailu guztiek, gutxienez, hiru atzeko kamera dituzte. Aurreko kamerari dagokionez, pantaila barruan integratzeko erabakia hartu dute.

Azkenik, memoria handiagoa duten Smartphoneak aurkeztu dituzte: eta memoria handienen artean 12GB-ko RAM memoriak eta Tera bateko barruko memoriak sortu dituzte, izugarria benetan!

Teknologia berriak

Eskumuturretan jartzeko aparailuak Mobile World Congress honetako berrikuntza handienetarikoak izan dira. Smartwarch eta Smartphone arteko aparailua izango litzateke. Ideia berri honek, erosotasun eta eskuragarritasun handiagoa izateko, zure eskumuturrean Smartphone bat jartzeko aukera eskaintzen du. Gainera pantaila moldagarriari esker, ondo egokitzen da, eta eskumuturretik kentzean, edozein aparailu bezala erabili daiteke. Tresna berri honen alde txarra aldiz, gainontzeko mugikorrekin alderatuta, aparailu hauek izan dezaketen memoria eskasa izan daiteke. Baina denborarekin, aukera berriak sor daitezke.

5G konexioak aldaketa handia ekarriko du, izan ere, abiaduran ez dugu desberdintasunik aurkituko WIFI-arekin edo zure mugikorreko datuekin lan egiteko orduan: segundu gutxitan pelikula bat jeitsi ahal izango baitugu. Teknologia berri hau medikuntzan frogatu dute, eta roboten laguntzaz, ebakuntzak distantzian egin ahal izan dituzte.

Azpimarratu dezakegun beste nobedade bat, jokuetako errealitate handitua izango litzateke. Gure Smartphoneak gaur egun duten ahalmenari esker, eta kamerak eskaintzen duten definizio handiari esker, errealitatea handituta aztertzeko helburua lor dezakegu. Teknologia berri honi esker, fikzioa bizitza errealarekin konbinatuko dugu. Jokuek, kamerak ikusten duena eta jokuan ikusten dena, errealitate handituaren bidez gure aparailuan erakutsiko digute.  Horrela, jokuan bizitako esperientzia interesgarriagoa izan daiteke.

KZguneara hurbildu eta “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian izena eman