Gaur KZguneatik, Android sistemetarako sortu duten Google Podcasts aplikazioa erabiltzen erakutsi nahi dizuegu. Tresna berri honekin, zure gustuko audioak entzun eta deskargatu ahalko dituzu.

Podcast-a audio artxibo bat da, normalki mp3 formatuan izaten dena, eta deskargatzeko eta entzuteko aukera izan dezakezu. Zuzeneko emisioa ez denez, nahi duzunean entzuteko aukera eskaintzen du.

Google Podcasts aplikazioa oso erraza da, gure telefonoko Google kontuarekin automatikoki identifikatu egiten gaitu. Behin erregistratuta, nabigatzen hasi beharko genuke eta gure liburutegia harpidetza bidez osatzen joan.

Audioak deskargatu eta nahi duzunean entzun

Bestelako podcast aplikazioen antzera, audioak streaming bidez entzuteko edo gure smartphonean deskargatzeko aukera izan dezakegu:

  • Bilatu nahi dugun podcast-aren izena bilatzailean idatziko dugu

  • Podcast-a irekiko dugu eta gustuko badugu harpidetuko gara

  • Gure liburutegian automatikoki artxibatuta geratuko da

Liburutegian harpidetza bakoitzeko entzun gabeko audioak izango ditugu eta behin entzuten ditugunean markatzeko aukera dugu bigarren plano batera pasatzeko.

Gainera, menuaren bidez, hasierako pantailan podcasts aplikazioa gehitzeko aukera eskaintzen dizu, eta horrela, zure harpidetzak edozein momentutan entzun ahalko dituzu.

Entzuten duzun guztia, zure gailuekin zuzenean sinkronizatzen da, eta Google-en laguntzailearen bidez, audioa gelditu ahalko duzu eta beste gailu batean entzuten jarraitu.

Podcast-ak doakoak dira, mundu osoko podcast-ak entzuteko aukera izango duzu eta Android-entzat erabilgarri dago.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako ikastaroan izena eman