Askok zarete egunero garraio publikoa erabiltzen duzuenak zuen ingurunetik mugitzeko. Gaur egun aplikazio mugikorrak ia guztirako erabiltzen ditugulako, garraio publikoan bidaiatzeko app-ak aipatu behar ditugu. Beraz gaur, KZguneatik, Euskaditik zehar zuen eguneroko ibilbideetan erabilgarri izango zaizuen aplikazioez hitz egingo dizuegu.

Bidaiatu garraio publikoan Euskadin app hauekin

Bidaiatu garraio publikoan Euskadin app hauekin

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako autobusetako APP-ak

Jar itzazu zure mugikorrean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako garraio publikoko app-ak eta bere zerbitzu guztiek denbora errealean ematen duten informazioa lor ezazu.

Bizkaia: Bizkaibus

Bizkaibuseko app-ak Bizkaiko udalerrien eta Araba eta Gipuzkoako zenbait herrietatik autobusean egiten dituzten joan-etorriei buruzko informazioa ematen dizu. Zure posizioa erreferentziatzat hartuz, geldialdirik hurbilenak ikusi ahal izango dituzu eta itxarote-denborak edo ibilbideak kontsultatu ahal izango dituzu. Geldialdi gogokoeneko zerrenda bat egin dezakezu eta zure autobusaren helduerarako itxarote-denbora kontsultatu ere.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Gipuzkoa: Lurraldebus

Gipuzkoako lurralde osoa lotzen duen hiriarteko zerbitzua da, hiru euskal hiriburuekin batera. Bere app-aren bidez Lurraldebuseko zerbitzu guztien informazioa eskura dezakezu, linea guztien ordutegiak kontsultatu eta sareko geraleku bakoitzera iristeko denbora ezagutzea.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Álava: TranVit

Tranvit-ek Gasteizko garraio publikoko geltokien ordutegiei buruz informatzen zaitu, Tuvisa-Euskotranen ordutegien informazioa lortuz. Ibilbideen eta geldialdi hurbilenen informazioa izango duzu. Eta gainera, ibilbideak eta geralekuak “Gogokoen” gisa aplikazioan gordetzeko aukera izango duzu.

Android-erako erabilgarri

 

App hauek zure mugikorrean deskargatzen ikasi nahi baduzu, apunta zaitez KZguneako Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastarora