Zalantzarik gabe, Internet azken hamarkadetako aurrerapen handietako bat dugu. Gaur egun, arraroa da Internet erabiltzen ez duen pertsona, zuzenean edo zeharka bada ere. Martxo honetan, urteurrena ospatzen dugu eta horregatik KZgunean gogoratu nahi dugu Internet gurekin daramatzan 30 urteak.

Googleri eta bere aplikazio guztiei buruz gehiago ikasi nahi duzu? Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako” ikastaroan

Internet esatean, zalantzarik gabe Google aipatu behar dugu, bilaketa-plataforma ezagunena. Hau dela eta, martxoaren 12an “Doodle” batekin ospatu zuten Interneten 30. urteurrena. Baina egia esanda, ez da Interneten urteurrena, “World Wide Web” (www) sortzearena baizik. Askotan galdetzen diguzue zer diren web helbideen aurrean agertzen diren “www”-ak, galdera honi erantzuteko atzera begiratu beharko dugu. Has gaitezen!

World Wide Web-en sorrera

Interneteko historiari errepaso txiki bat emango diogu. Horretarako, 1989ko martxoaren 12ra jo behar dugu. Gaur egun, Interneten bertsio eskuragarria ezagutzen dugun bezala, Tim Berners-Lee zientzialariaren esku izan zen. Internet erabiltzeko eta hedatzeko hipertestu-sistema globala (www) sortu zuen. Protokolo honi esker, testua, irudiak edo edozein eduki multimedia sar dezakegu. Hiperestekak ere erabili ditzakegu web batetik bestera joateko, helbide-barran web helbidea tekleatu beharrik izan gabe.

Interneten 30 urte

Urte hauetan asko izan dira Internetek jasan dituen aldaketak. Aldaketa horiek modei esker izan dira, bere garaian arrakasta sortu zuten eta oraindik irauten duten webguneak edo desagertu egin direnak. Zalantzarik gabe, Terra, Google edo Amazon izan dira gure historian eragin handiena izan duten webguneak. Baina, era berean, orri asko egon dira bere arrastoa utzi dutenak edo gelditzeko etorri direnak. Hori dela eta, hona hemen zerrenda bat “51 weben zerrenda” webgune ospetsuenak zeintzuk izan diren ikus dezazun. Espero dugu momentu on bat pasako duzula zure Interneteko pasabidea gogoratuz, eta oraindik sartu ez bazara, ez itxaron: ospa ezazu Interneten 30. urteurrena orrialde berriak arakatuz.

Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako” ikastaroan