Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Gaur Aminarekin topo egin dut parkean. Amina mendebalde Saharako errefuxiatua da eta duela hilabete batzuk gure auzoan dagoela. Gure gizartera egokitzea gogor egingo zaiela uste dut, baina pixkanaka lortzen ari dira. Jada hitz batzuk trukatu ahal izan ditut euskaraz Aminarekin, euskaltegira apuntatu baita.

Aminak lana bilatzen ari dela dio. Gomendatu diodan lehenengo gauza Lanbidera apuntatzera joateko izan da baina dirudienez jada egon da. Orain zain dago, telefonoa lan-eskaintzaren batekin noiz joko duen. Ez dut gogogabetu nahi baina gaur egun ez da nahiko deiaren zain geldirik etxean egotea. Lan bilaketan aktiboki parte hartu behar delako.

Gaur egun beharrezkoa da egunero enplegu-webguneetan begiratzeko ahalegina egitea eta gure profil profesionalera egoki daitezkeen eskaintzetan izena ematea. Langabezian ez du geldirik egotea balio. Edozein modutan, arazoa da Aminak ez duela ez ordenagailurik ezta Interneten enplegua bilatzeko ezagutzarik.

KZgunea ezagutzen al duzu? Ez zait gauza hoberik bururatzen Aminak ordenagailu bat erabiltzen ikas dezan eta enplegu bat bilatzen hasteko. Beraz KZguneara lagunduko diot eta Jone aurkeztea erabaki dut. Seguru ongi konpontzen direla.

Erabiltzaile berri bezala harrera egokia egin dio Jonek eta jada “Enplegu bat lortu” ikastaroan inskribatu du Amina.

Ikastaroan zehar enplegu-bilaketarako aholku batzuk ematen dira. Enplegu-bilaketarako bi web-orri garrantzitsuenetakoetan arreta berezia jartzen da.

Infojobs da aipatzen den web-orrialde bat. Orrialde hau estatu mailan enplegua lortzeko garrantzitsuenetako bat da eta enplegua lortzeko orduan ospe ona du. Behin erregistratuta, eguneratutako curriculum on bat sortzea da garrantzitsuena. Hortik aurrera Lanbiden bezala pertsonalizatutako lan-bilaketak egin, alertak sortu eta beste hainbat gauza egin dezakegu.

Amaitzeko web-orrialde interesgarri pilo bat aipatzen dira enpleguarekin zerikusia dutenak.

Orain KZguneara joaten naizen bakoitzean hor dago Amina ordenagailua erabiltzen. Beretzat aurkikunde izugarria izan da KZgunea eta jada ikastaro pilo batera apuntatu da. Aminari apur bat lagundu ahal izateak asko pozten nau.

Zorte asko izan dezala espero dut.

Ikusi arte!