Txikiak ginenean, denok marraztu dugu eskolan, eta urteak aurrera egin ahala, zirriborroak egiten jarraitu dugu batzuk. Hala ere, ikasteko tresna aproposak izanez gero, marrazten ikastea ez zaizu zaila irudituko.

Horregatik, marraztea eta ilustrazio berriak sortzea atsegin baduzu, gaur KZguneatik marrazkietan trebatzeko aplikazio egokienak azaldu nahi dizkizuegu.

Smartphone edo tablet batean kalitate oneko marrazkiak sortzeko aukerak gero eta ugariagoak dira, eta aplikazio interesgarrienek hainbat brotxa, pintzel, kapa… erabiltzeko aukera eskaintzen dute.

Ilustrazio berriak sortzeko bost aplikazio

Autodesk SketchBook

Zure smartphone edo tabletean aditu baten antzera marrazteko aplikazioa. Marrazteko edo margotzeko testura ezberdinetako pintzelak eskaintzen ditu, eta marrazkiak kapa bidez konbinatu daitezke. Gainera, marrazkiaren xehetasunetan sartzeko zoom-a aplikatu ahalko duzu.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Adobe Illustrator Draw

Pertsonalizatu ahal izateko kapa eta lapitz aukera asko eskaintzen dizkigu. Illustrator Draw-ek gainera, marrazkiaren xehetasunetan sartzeko, zoom-arekin lan egiten du, eta bestelako aplikazioetan erabiltzeko edo konpartitzeko marrazkiak esportatu ahalko dituzu.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Photoshop Sketch

Aplikazio honekin testura ezberdinak sortu ahalko dituzu. Arkatzak, markagailuak eta pintzelak erabiliz, marrazki adierazgarriak sortu ahalko dituzu. Erremintaren neurria, kolorea, opakutasuna, eta fusioak moldatu ahalko dituzu. Illustrator Draw-rekin bezala, kapak gehitu ahalko dituzu, eta tresnak eta koloreak antolatu.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

ArtFlow

Zure aparailua, marrazki digitalen koaderno bihurtuko duzu ArtFlow aplikazioarekin. Marrazkiari distira eta bestelako efektuak gehitzeko pintzelez gain, erreminta gehiago eskaintzen dizkizu. Ilustrazioak JPG eta PNG formatuetan deskargatzeaz gain, Photoshop-arekin lantzeko, PSD formatuan ere gorde ahalko duzu.

Android-entzat erabilgarri dago.

Animatic

Marrazki bizidunak nola sortzen diren ikustea momentu magikoa izan daiteke. Aplikazio honekin, animazioa fotogramaka sortu ahalko duzu. Ondorioz, emaitza pelikula edo GIF formatuan gordetzeko aukera izango duzu. Lan originala editatzeko aukerarekin mantentzen da, eta zer sortu dezakezunaren hainbat adibide eskaintzen dizkizu aplikazioak.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” gure KZguneako aurrez aurreko ikastaroan izena eman