Udaberria iritsi zaigu, eta natura maite dugunoi, ama lurraz disfrutatzea eta jakitea gustatzen zaigu. Eguraldi onak kalean ibiltzera animatzen gaitu, eta gaur KZguneatik, gure inguruko landare eta zuhaitzak identifikatzen ikasiko dugu.

Horretarako, momentuan datuak eskaintzen dituzten aplikazioak proposatuko dizkizugu. Denak nahiko antzekoak izan daitezkeen arren, aplikazio bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Honela, aplikazio batzuk landareen inguruko informazioa eskainiko digute, beste batzuk, aldiz, zuhaitzen inguruko datuak azalduko dizkigute…

Bata ez da bestea baino hobea, izan ere, emango diogun erabileraren arabera, bat edo beste aukeratuko dugu.

Momentuan datuak eskainiko dizkiguten aplikazioak

PictureThis

Edozein motatako landare, lore edo zuhaitz identifikatzen lagunduko digun aplikazio honek, datu base handia dauka. Funtzionamendua oso erraza da, argazki bat atera behar dugu, eta aplikazioa argazkiarekin kointziditu dezakeen aukeren bila hasiko da.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Garden Answers

Aurtengo udaberrian landareak identifikatzen lagunduko gaituen bigarren aplikazio efektibo bat. Aplikazio honen funtzionamendua aurrekoaren berdina da. Landarearen argazkia egin behar dugu, eta aplikazioak identifikatu egingo du. 20.000 landare baina gehiago biltzen dituen datu basea dauka.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

PlantSnap

Naturaz gozatzen gabiltzanean erabiltzeko aplikazio egokia. Izan ere, loreak, zuhaitzak eta bestelako elementuak identifikatzeko aukera eskainiko digu. Funtzionamendua antzekoa da. Argazki bat egingo dugu, eta aplikazioak aurkitu dugun landare edo zuhaitza identifikatzen lagunduko gaitu. 316.000 espezie biltzen dituen datu basea eskuragarri du.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Green Fingers

Landareak identifikatzeko betiko aukeraz gain, landareen zainketa gustuko baduzu, informazioa partekatzeko aukera eskaintzen du. Horregatik, landareak identifikatzeaz gain, natura maite dugunentzako sare soziala eskuragarri du.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Identificación de árboles

Mota guztietako zuhaitzak identifikatzen ditu eta Europako 650 zuhaitz eta zuhaixka biltzen ditu. Zortzi hizkuntzatan erabilgarri dago, eta zuhaitza identifikatzeko aukera, hosto mota, zuhaitzaren forma, kolore edo loreen arabera egiten du.

iOS eta Android-entzat erabilgarri dago.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” aurrez aurreko ikastaroan izena eman