Aste Santua ate joka dugu eta guztioi gustatzen zaigu egunerokotasunaz deskonektatzea eta egun batzuk kanpora joatea. Pasa den asteko sarreran, “Prestatu zure bidaia: Hegaldietako APP”, zuen bidaia antolatzeko lehenengo pausuak azaldu genizkizuen.

Gaur, KZguneatik Internet bidez hotelak bilatzeko webgune hoberenak gomendatu nahi dizkizuegu. Dagoeneko nora joan baldin badakizu, hotela bilatzea geratzen zaizu. Interneten web orri asko eta asko daude opor egun hauetan ostatu hartzeko. Gehien gustuko duzun aukeran klik eginda, eskaintza ezberdinak azalduko zaizkizu.

Datak eta nora joan nahi duzun aukeratu eta eskaintza guztiak lortuko dituzu

Airbnb

Ostatu merkea topatzeko webgune onenetarikoa da Airbnb. Izan ere, erraztasun osoz, landetxe, loft, edo pisu bat aurkitu ahalko duzu. Ostatu gehienek sukaldea eta erosotasun guztiak eskaintzen dituzte, zure etxean izango bazina bezala.

Web orria erabiltzeko erraza da. Nora joan nahi duzun aukeratu beharko duzu, eta hurrengo orrian, ostatu edo esperientzien artean aukeratu beharko duzu. Ostatuetan sartzen baldin bazara, aukeran dauzkazun guztiak ikusi ahalko dituzu, baita hauen kokapen zehatza azaltzen duen mapa ere.

Gainontzeko webguneak bezala, Airbnb-k ere filtroak jartzeko aukera eskaintzen dizu. Horrela, data eta prezioaren arabera bilatu ahalko duzu, eta zuzenean erreserba egin.

Trivago

Mundu osoko ostatuak eskainiko dizkizu Trivagok. Zure bilaketa ondorengo filtroen bidez egin ahalko duzu: kokapena, izar kopurua eta prezioa. Emaitzarik egokiena eskaintzeko 200 webgune baina gehiagotan bilatzen du Trivagok.

Behin gehien gustatzen zaizun eskaintza topatuta, ostatu horretan klik egin beharko duzu, eta Trivagok dagokion erreserba orrira eramango zaitu. Wegune horretan bertan egingo duzu erreserba.

Trivagok bost izarreko luxuzko hotelak eta opor-etxeak alkilatzeko aukera eskaintzen dizu. Bilaketa 190 herrialde ezberdinetan egiten du, beraz, aukerak anitzak izan daitezke.

Toprural

Toprural landetxe bilatzailea da eta helburua, landa-turismoa ezagutaraztea da. Zure landa bidaiak antolatzeko aukera errazena eta eraginkorrena izan daiteke. 10 herrialde ezberdinetako 10.000 landetxe baina gehiago eskaintzen dizkizu, eta gainera bidaiarien iritziak ere jasotzen ditu.

Landa turismoa modan dago eta webgune honek gustuko duzun ostatu egokiena, preziorik hoberenean bilatzeko aukera asko eta asko eskaintzen dizkizu. Bilatzailea oso intuitiboa eta osatua da. Datak eta nora joan nahi duzun aukeratu beharko duzu eta Topruralek emaitza guztiak eskainiko dizkizun hurrengo orrialdera bideratuko zaitu.

Rumbo

Rumbo hotelak preziorik hoberenean lortzeko webgune ospetsuenetarikoa da. Diseinu erakargarri eta bisuala du, eta nabigatzeko orduan nahiko erraza eta intuitiboa dela esan dezakegu.

Datak, pertsona kopurua eta nora joan nahi duzun zehaztu beharko duzu. Behin bilaketa eginda, filtroak aplikatu ahalko dituzu, eta merkeenen arabera, hoberen baloratuen arabera, edo gomendagarrien arabera bilatu ahalko duzu.

Webgunean bertan, hotelen kokapen zehatza erakusten duen hiriko mapa eskaintzen du. Rumbok ere, erabiltzaileen iritziak eskaintzen dizkizu.

Zure bidaia antolatzen ikasi nahi duzu? “Zure bidaia planifikatu” KZguneako aurrez aurreko ikastaroan izena eman