Seguru gertatu zaizula inoiz. Denoi pasa zaigu. Zure ordenagailuaren edo mugikorraren artxibo edo argazki bat bilatu behar duzu, eta ez da inondik agertzen, hutsegiteagatik ezabatu zenuelako. Ba hori berriro ere gertatzen bazaizu, konponbidea duela jakin behar duzu. Artxibo ezabatuak berreskuratzeko programak daude. Programa horiek disko-unitate bat eskaneatzen dute artxibo ezabatuak aurkitzeko eta behin lokalizatu ondoren, horiek berreskuratzeko gai dira.

Aplikazioren bat deskargatu nahi duzu zure ordenagailuan eta ez dakizu hura nola egin? KZguneako “Programa informatiko onenak jaitsi” ikastaroan web orri desberdinak erakutsiko dizkizugu, programa horiek deskargatu eta ordenagailuan instalatzeko.

 

Ezabatutako artxiboak berreskuratzeko programak

Ezabatutako artxiboak berreskuratzeko programak

 

Zure artxibo ezabatuak berreskuratzeko tresnarik onenak

KZgunean argazki eta artxibo ezabatuak berreskuratzeko programarik onenetako batzuk aukeratu ditugu zuri erakusteko.

Mugikorratik ezabatutako artxiboak berreskuratzeko aplikazioak

Stellar Data Recovery

Ezabatutako artxibo mota guztiak eta kaltetu diren zatiketak ere berreskuratu ahal izango dituzun datu-errekuperazio programa da.

Recuva

Recuva-rekin argazki, musika, dokumentu, bideo posta elektroniko edo ezabatutako edozein artxibo mota berreskuratu ahal izango duzu eta kalteatu edo formateatu izan diren unitateetako artxiboak ere.

EaseUS Data Recovery Wizard Free

Datuak berreskuratzeko softwarea, zure disko gogorraren datuak berreskuratzeko aukera ematen dizuna, USB unitateak edo memoria-txartelak, ezabatzearen, formateatzearen, partizioaren galeraren edo sistemaren akatsaren ondorioz.

Wise Data Recovery

Doako software bat da, disko gogorrean galdutako artxiboak, kanpoko disko gogorra, USB unitatea, memoria-txartela, kamera digitala, sakelako telefonoa, MP3 erreproduzitzailea eta bestelako biltegiratze-baliabideak berreskuratzeko gai dena.

Telefono mugikorratik ezabatutako artxiboak berreskuratzeko aplikazioak

EaseUS MobiSaver

Argazkiak, bideoak, testu-mezuak, eta kontaktuak eta WhatsApp telefonoaren barne-memoriatik eta Micro SD txartelaren bidez berreskuratu ahal izango dituzu.

Dumpster

Androiderako fitxategiak berreskuratzeko aplikazio honek zure artxibo, argazki eta bideo ezabatuak gordetzen ditu, gerora berreskuratu ahal izateko. Lainoan biltegi aurreratua du, sakelako telefonoan biltegiratzeko gune gehiago askatzeko.

DiskDigger

App honen bidez, memoria-txartelaren eta mugikorraren barne-memoriaren galdutako argazkiak berreskuratzeko aukera izango duzu. Google Drive edo Dropbox fitxategiak zuzenean igotzeko aukera ematen du, baita gailuko tokiko karpeta batean gordetzea ere.

Iphone Recovery

Appleren erabiltzaileentzat, iOS datuak galtzen direnean datuak berreskuratzeko softwarea. IPhone, iPad edo iPod-eko edozein datu berreskuratu ahal izango dituzu, testu-mezuak, kontaktuak, argazkiak, bideoak, WhatsApp…

Smartphonean aplikazioak deskargatzen ikasi nahi baduzu, eman izena KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan