Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz? Ni oso ondo, bihar oporretan joango naizelako. Ni nire bidaia planifikatuta izateko bidaia-agentzietara joaten zen pertsona bat nintzen, baina KZguneako “Zure bidaia planifikatu” aurrez aurreko ikastaroa egin ondoren, dagoeneko nire bidaia nire kabuz presta dezaket.

Nire hurrengo norakoa zein izango den pentsatu ondoren, Jonek ikastaroan gomendatutako web orrietara jo nuen.

Hasteko, www.skyscanner.com web orrian sartu nintzen hegazkin-txartela erosteko. SkyScanner sekulakoa da honako erosketak egiteko, airelineak konparatzen dituelako eta zure beharretara adosten den txartela aukeratu dezakezulako: prezioa, eskalak, ordutegia…

Hegazkin-txartelak erosi ondoren, bakarrik hotela bilatu behar nuen. Ez zen nekeza izan zentruan dagoen hotel merkea aurkitzea, www.trivago.com web orrian bilatuta erraz-erraza baita. Gainera, Trivagon iragazkiak ipini ditzakezu bakarrik zure parametroen barruen dauden hotelak ikusteko.

Beno ba, banoa maleta egitera oraintxe bertan!
Agur!!