Aurreko sarreretanPrestatu zure bidaia: hegaldien app-ak eta hotelen web orriak” Aste Santuko oporrak prestatzen hasi ginen eta zenbait hegaldi eta hotelen ideia batzuk eman genituen oraindik ezer antolatu gabe zeudenentzat.

Gaurko egunerako, zuen oporretan zaudete dagoeneko, eta, beraz, oso ondo etorriko zaizue bazkaltzera edo afaltzera joateko jatetxe bat bilatzeko gida edo erreferentzia bat izatea.

Hau Aste Santuko egun hauetan zuen hirian geratu zaretenontzat balio du ere, jatetxe berriak bisitatu eta ezagutu dezazuen zuen bizitoki tokian.

Internetek, webgune hauen bilatzailearen bidez, eskaintza zabala duten hainbat jatetxeren web orriak eskaintzen dizkigu.

Jatetxeen web orriak

Jatetxeen web orriak

Aukeratu ezazu zure jatetxea webgune hauekin

KZgunean jatetxerik interesgarrienak ezagutzea nahi dugu:

elTenedor

Zure bilatzailean interesatzen zaizun hiriaren edo probintziaren izena soilik idatzita jatetxeak bilatzeko webgunea. Orrialdeak herriko jatetxeekin zerrenda bat erakusten dizu, eskaintzen duten sukaldaritza mota eta erabiltzaileek egindako balorazioa eta iruzkinak zehaztuz. Horrez gain, promozioak ere eskaintzen ditu, baita web gunetik mahaia erreserbatzeko aukera ere.

Restaurantes.com

Espainia osoko 6.000 jatetxetan baino gehiagotan mahaia aurkitu eta erreserbatzeko web orria. Bilatzailearen bidez, sukalde mota guztietako eskaintzarik onenak aurkituko dituzu, baita sukaldari ospetsuenen proposamen gastronomikoak ere. Gainera, erreserbak webgunetik egiteko aukera ere baduzu.

Buscorestaurentes.com

Buscorestaurantes 65011 jatetxe baino gehiago dituen jatetxeen gida da. Kokaleku, kategoria edo ospakizun berezi baterako jatetxeak aurki ditzakezu. Eskaintzak eta promozioak ere baditu.

Atrápalo

Hotelak, hegaldiak, jarduerak eta askoz ere gehiago eskaintzen dizkigun web orri honek hainbat jatetxeren aukera eskaintzen dizu: janari motaren arabera aukeratu dezakezue eta baita baloratuenen sailkapen batekin eta deskonturik onenak dauzkatenekin ere.

Bidai bat prestatzen ari zara? Eman izena “Zure bidaia planifikatu” KZguneako ikastaroan eta garraio, ostatu, jatetxe edo informazio interesgarria bila ezazu beste hainbat gauzaren artean.