WhatsApp-a erabiltzaile guztiok mugikorrean instalatuta daukagun aplikazioa dela esan dezakegu. Bat-bateko mezularitza zerbitzuak hazten jarraitzen du eta gaur KZguneatik, webgune bidezko bertsioari buruz eta baita ordenagailuan jarri daitekeen aplikazioari buruz hitz egin nahi dizuegu.

WhatsApp-ek zerbitzua edozein ordenagailutik erabiltzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, hainbat unetan ezinezkoa zaigu mugikorra esku artean hartzea, eta horregatik gaur, ordenagailu bidez WhatsApp-era konektatzen ikasiko dugu.

WhatsApp-a zure nabigatzailetik

WhatsApp Web bat-bateko mezularitza zerbitzuak webgune bidez eskaintzen duen zerbitzua da. Aukera honekin, zure ordenagailutik mezuak bidali ahalko dituzu, eta zure mugikorrean aplikazioak jasotako azken berriak ikusi ahalko dituzu.

Zerbitzua zure ordenagailuan erabiliko duzun arren, konektatzeko mugikorra gainean izan beharko duzu, eta beraz, mugikorra ahazten baduzu, ezin izango duzu erabili.

WhatsApp zure ordenagailuan

WhatsApp-ek eskaintzen duen beste aukera, aplikazioa zure ordenagailuan jartzea da. Beti ordenagailu bera erabiltzen baduzu, aukera gomendagarriena izan daiteke. Webgunearekin bezala, zerbitzua martxan jartzeko, zure mugikorra gainean beharko duzu.

Aplikazioa zure ordenagailuan jartzeko WhatsApp-eko webguneko deskargatu aukeran sakatu beharko duzu eta zure ordenagailuko sistema eragilea aukeratu. Behin deskargatuta, instalatu aukeran sakatu beharko duzu.

Nabigatzailetik edo ordenagailutik WhatsApp-ekin lan egiten hasi

  • Nabigatzailetik lan egin nahi baduzu, zure nabigatzailean WhatsApp-en webgunea ireki.
  • Aplikazioa ireki, ordenagailutik egin nahi baduzu.
  • QR kode bat azalduko zaizu.
  • Zure mugikorra hartu eta WhatsApp ireki. Konfigurazioan sakatu eta “WhatsApp Web” aukeran sakatu.
  • QR kodeak ezagutzen dituen dituen irakurgailua irekiko zaizu, eta ordenagailuan azaltzen zaizun kodea eskaneatu beharko duzu.

Behin mugikorrak QR kodea irakurtzen duenean, WhatsApp zuzenean zure ordenagailuan azalduko da, eta mugikorrean eskaintzen dituen funtzio berdinekin erabili ahalko duzu. Taldearen edo kontaktuaren gainean klik eginda elkarrizketak ireki ahalko dituzu, edo elkarrizketa berri batekin hasteko aukera ere izango duzu.

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan izena eman eta WhatsApp-ari buruz gehiago ikasi