Badakizunez, Android gure Smartphone eta Tabletako sistema eragile bat da. Teknologiak aurrera egiten duen heinean, Android-ek aurrera egiten du. Ezin da atzean geratu eta beti saiatzen da erabiltzaileen beharren eta eskarien aurretik joaten, zerbitzurik onena eskaintzeko. Duela hilabete batzuk sistema eragilearen bertsio berria aurkeztu zuten: Android 10 Q.

Zure Smartphone edo Tablet erabiltzen ikasi nahi duzu? Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

Android 10 udara arte ez da prest egongo, ala izanda ere, badakigu zenbait berrikuntza ekarriko dizkigula. Azken hilabeteetan hainbat erabiltzaileren eta gailuen arteko probak egin dira. Proba horiei esker, gaur aurreratuko dizugu Android 10en bertsio berri honen ezaugarriak.

Burbuilak

Jakinarazpenak agertzen diren modua aldatuko da. Android 10en jakinarazpenak zure pantailan agertuko dira Burbuilen -edo Bubbles- moduan. Horrek esan nahi du jakinarazpenak “flotatuko” dutela pantailan irekitako edukiaren gainean. Hala, jakinarazpenetan arinago sartu edo mezuak erraz eta azkarrago erantzun ahalko dugu.

Azkar partekatu

Sistema eragile berri honetan partekatzeko aukera hobetu da. Aurreko bertsioetan aukera hori mantsoagoa zen eta horregatik Android 10en “sarbide zuzenak partekatzeko” aukera gehituko da. Aukera berri honekin, nahi dugun edukia partekatzeko, zuzenean aplikaziora bertara salto egingo da. Horrela, ez da zertan partekatzeko menu bat ireki behar eta ekintza osoa azkarrago egingo da.

Baimen-kontrolak

Dakigun bezala, gure Smartphone edo Tablet baimenak konfigurazioaren zati garrantzitsu bat dira. Android 10ekin, erabiltzaileek kontrol hobea izango dute, bereziki kokalekuko datuen gainean “inoiz ez” edo “aplikazioa irekita dagoenean bakarrik” hautabideak egongo baitirelako. Gainera, artxibo partekatuen gaineko kontrol handiagoa izango dugu, izan ere, zein artxibo edo argazkitan sartu ahal izango diren eta zeinetan ez aukera dezakegulako.

Argazkiak sakontasunekin

Hainbat kamera dituen gailu batek argazki bat egiten duenean, sakontasun-geruza bat sortzen du, eta dena argazki berean gordetzen da. Android 10en, argazkien aplikazioak geruza hau berreskuratzeko aukera izango dute. Horrekin, erabiltzaileek argazkiak modu erraz batean ukitzeko aukera ahal izango dute.

Azkartasuna

Beste berrikuntza handi bat azkartasuna da. Android 10 bere aurreko bertsioa baino azkarragoa izateko lanean ari dira. Errendimendua indartzen ari dira, aplikazioak berehala kargatzeko eta hau prest dagoen bezain laster memoria edo baliabide gutxiago erabiltzeko.

Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan