Gero eta gehiago gaude kontzientziatuta gure inguruarekin errespetuzko jokamolde eta ohitura batekin bizitza bat eramateaz. Ingurumena zaintzea guztion ardura da, eta horrek portaera ekologikoagoa eskatzen du ingurumena babesteko.

Teknologiaz baliatu gaitezke bizitza iraunkorragoa lortzeko, ingurumena zaintzen laguntzen duten aplikazioei esker.

Ingurumena zaintzen laguntzen duten aplikazioak

Ingurumena zaintzen laguntzen duten aplikazioak

5 aplikazio mugikor ekologikoak

Gaur KZguneatik erabilgarritasun izango zaizkizun app batzuk ekartzen dizkizugu ingurumenaren era arduratsuan bizi izan nahi baduzu.

Plume Air Report

Zure zonaren poluzio mailak denbora errealean eskaintzen dizkizun aplikazioa. Ordu bakoitzak nola eboluzionatuko duen airearen kalitateak iragartzen du datozen 24 orduetan zehar.

Android eta iOS-erako erabilgarri

GoodGuide

Ingurumenarekin era begirunetsuan erosten laguntzen dizun aplikazioa. Bere datu-baseak garbiketa-produktu, ardura pertsonala eta elikagai askotarako sailkapen zientifikoak ditu. Produktuaren fabrikazioa produzitzen duen ingurune kaltea 0tik 10erako eskalan erakusten dizu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

A.I.R-E Asistente Inteligente de Reciclaje

Edozein hondar nora bota dezakezun era zuzenetik buruz informatzen zaituen birziklatzeko laguntzaile birtuala da. Non birziklatu ez dakizun objektuko argazki bat erakusten badiozu, laguntzaileak erantzuten dizu. App-a gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galiziarrez dago.

Android-erako erabilgarri

Marnoba

App honen bidez, gure kostaldeetan eta itsasoetan aurkitzen diren zaborrei buruz (kategoriak, objektuak eta kantitateak) informa dezakegu eta informazioa bidal dezakegu. Aplikazioan jasotzen diren datuak Europako Ingurumeneko Agentziaren datu-basera doaz.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Mirubee

Etxetresna elektriko bakoitzeko eta zure etxeko aparatu kontsumo elektrikoa analizatzen duen aplikazioa. Etxebizitzako koadro elektrikora konektatzen da neurgailu orokorra erabiliz eta lainoan jasotzen diren datuak biltegiratzen ditu. Zure etxean nola handi dezakezun eraginkortasun energetikoari buruz informatzen zaitu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

 

App hauek zure mugikorrean deskargatzen ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan