Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni apur bat nahasita. Teknologia berriekin zerikusia duten hitz berriren bat ikasi bezain laster jada beste bi berri ateratzen dira… ez dago geldiunerik… Entzun al duzue “errealitate birtuala” hitza? Eta “errealitate areagotua”? Ziur denok entzundako hitzak direla, baina, zer dira eta zertarako erabil daitezke? Beti bezala KZgunean begiratuko dut gaia argitzeko.

Jonekin kontsultatu ondoren “Murgildu errealitate birtual eta areagotuan” hitzaldira gonbidatu nau. Primeran! Han aurkeztuko naiz.

Hitzaldiaren egunean hainbat jende aurkeztu gara, eta hau ezustea!, Iñaki ere han zegoen. Ezjakintasun teknologikoan bizi den bakarra ez naizela ikusten dut.

Hitzaldiari arretaz entzun ondoren dena askoz ere garbiago daukat. Gure artean komentatu dugun bezala, aplikazio eta potentzial imajinezina dauka. Beraz hau zen galtzen hari zinena Kontxi!.

Ni bezalako traketsei azalduz, ‘errealitate birtuala’ digitalki sortutako mundu bat da eta betaurreko eta gailu berezi batzuen bitartez sar gaitezke ikusi eta ingurunearekin harremana edukitzeko. Posibilitate anitz ditu: aisiarako aplikazioak, heziketarako, medikuntza… Etxetik mugitu gabe leku urrun batera joan eta bisitatzea imajinatzen al duzu?

“Errealitate areagotuaz” ere hitz egiten da. Teknologia honekin gure inguruan dauden gauzen informazioa ikus dezakegu gure smartphoneko kamera edo betaurreko berezi batzuen bitartez begiratuz. Imajina ezazu artelan bat begiratzen ari zarela eta honi buruzko informazioa handitu nahi duzula. Kameraren bitartez begiratzea nahikoa izango litzateke pantailan informazioa lortzeko…

“Errealitate mistoa” deituriko beste teknologia bati buruz hitz egin dute eta imajina dezakezuen bezala errealitate birtual eta areagotuaren nahasketa da. Baina ez dizuet gehiago azalduko… hobe ni bezala hitzaldira joatea!

Hurrengora arte!