Zure argazkien kopiak automatikoki egiteko Google Argazkiak aplikazioa konfiguratzen ikasi nahi duzu? Google Argazkiak zure argazkiak dohan eta automatikoki gordetzeko herraminta da.

Aplikazioa Android mugikor gehienetan jarrita etortzen da eta segurtasun kopiak Google kontu batekin lotuta doaz. Beraz, zerbitzua erabiltzeko, zure mugikorrean Google kontu bat konfiguratuta izan behar duzu.

Zure argazki eta bideoen segurtasun kopiak dohan egin ahalko dituzu eta horrela ez zara zure mugikorrean gelditzen zaizun memoriaz arduratu behar. Gainera, argazki eta bideoak edozein gailutan kontsulta ahalko dituzu.

Segurtasun kopiak sortzen ditugunean, gure mugikorretik automatikoki igotzen dugu, eta horrela, gure argazkiak, edozein aparailutan eskuragarri izango ditugu. Biltegiratze pribatua da, erabiltzaile eta pasahitza du, eta argazki eta bideoak moldatzen dituzunean, aldaketak sinkronizatutako gailu guztietan azalduko dira.

Automatikoki igotzeko segurtasun kopiak

Google Argazkiekin segurtasun kopiak egiteko, aplikazioa gure mugikorrean konfiguratu behar dugu.

  • Menuan goian eta ezker aldean sakatu, eta ezarpenak eta segurtasun kopia eta sinkronizatu aukeratu.
  • Aukera hau aktibatu edo ez.

Segurtasun kopiaren kalitatea ere aukeratu ahalko duzu. Bi aukera dauzkazu: kalitate originala mantendu edo tamainua txikitu. Ezarpenak aukeran sakatuta, zenbat memoria erabili duzun ikusi ahalko duzu, eta seguratsun kopiaren kalitatea aldatu.

Konfigurazio aldaketa, seguratsun kopia eta sinkronizatu funtzioa erabiltzen duten aplikazio guztietan izango da, Google Drive-n adibidez.

Funtzioa ez da kenduko, Google Argazkiak zure gailutik ezabatzen baduzu ere. Ezarpenetatik kendu beharko duzu.

Google Argazkiak. Antolatu lainoan zure argazki guztiak” ikastaroan izena eman eta aplikazioaren inguruan gehiago ikasi