Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Galdera bat daukat zuentzako… Ba al dakizue 3D inprimatzea zer den? Noizbait entzun duzuelakoan nago… Ni bezala ezjakintasunean bizi bazarete, KZguneak antolatzen duen “Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak” izeneko hitzaldi bat gomendatuko dizuet.

Beraz hemen gaude nire lagun Iñaki eta biok lehenengo ilaran jarrita xehetasun guztiak entzuteko prest. Iñakik dio jada 3D inprimatzearekin egindako piezaren bat ikusi duela eta bitxia irudituz gain ez duela imajinatzen nola liteke inprimagailu batetik irtetea. Horretarako hemen gaude ezta?

Hitzaldia hainbat bloketan dago zatituta eta Jone-k xehetasunez deskribatzen dizkigu.

Hasteko, gaur egun dauden inprimatze teknologiak erakusten dizkigu. Alde batetik fabrikazio tradizionala, egun industrian agintzen duena eta desiratutako forma duen modeloa lortzeko pieza bat higatzen joaten dena. Iñakik esan duenez, bere lagun eskultoreak enbor zati bat zizelarekin higatzen duen bezala…

Jonek dio gaur eguneko 3D inprimatzeak material-urtze bidezko modelazioan oinarrituta dagoela. Nik ulertu dudanez, inprimagailuak piezaren oinarritik hasita materiala izuri egiten du, kapaz kapa, bata bestearen gainean azkeneko emaitza lortu arte.

Ez da erraz imajinatzerik nola funtzionatzen duen baina garbi ikusi dugu Jone-k erakutsi digun bideo bati ezker… Sinestezina…

3D inprimagailu batekin inprimatzeko erabil daitezkeen materialak ere ikusten dira. Normalean ABS-a eta PLA dira gehien erabiltzen direnak baina badaude exotikoago diren beste material batzuk aipatzen direnak, gozogintzarako txokolatea bezala eta zelula amak medikuntzarako organoak inprimatzeko besteak beste.

3D inprimatzearen aplikazioak asko dira eta seguruenik denboraz handitzen joango dira. Gaur egun ditugun gauzetariko asko 3D inprimagailu batekin inprimatuko dira etorkizunean, etxeak, altzariak, tresnak, ibilgailuak…

Eta piezen diseinuei buruz? Nork egiten ditu? Kontatu digutenez modelatze-software bat ezagutu erabiltzea beharrezko da. Agian gehiegizkoa da niretzat baina Iñaki-k bere garaian AutoCad-ekin lortutako eskarmentuarekin ausartuko litzatekela dio. Nolanahi ere modeloak Internetetik deskargatzeko aukera dago.

Azkeneko partean kostu baxuko etxean erabiltzeko diren inprimagailu batzuk aztertzen dira. Uy, uy… Iñakiri gustatu zaiolakoan nago eta jada prezioei begiratzen ari zaie…

Laster arte!