Gaztelugatxeko San Juan betidanik izan da turistek gehien bisitatzen duten Euskal Herriko toki bat, baina azken urteotako telesail ikusienetako bat (Juego de Tronos) filmatzeko eszenatoki gisa erabili dutenetik, jende gehiago joaten da.

Eta ez da harritzekoa hainbeste jende joatea, gure inguruko leku erakargarrienetako bat baita. Irlaren gainean San Juan-i eskainitako baseliza bat dago eta bertara iristeko bide estu bat zeharkatu behar da harrizko zubi batetik barrena. Gero, 231 maila igo beharko ditugu tontorrera iristeko.

Gaztelugatxeko San Juan ikustera joateko hitzordua eska ezazu

Ziurrenik irlan jasotzen ari diren bisitari asko direla eta, duela hilabete batzuetatik hona beharrezkoa da hitzordua online eskatzea Gaztelugatxeko San Juanera joan ahal izateko (edo Rocadragón gotorlekua, “Juego de Tronos-eko” jarraitzaileek identifikatuko duten moduan).

Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da ticket bat ateratzea ondorengo estekan: http://web.bizkaia.eus/eu/gaztelugatxe

Behin webgunean zaudela, zure eguna eta ordua erreserbatu beharko dituzu Gaztelugatxera joateko. Erreserba mota aukeratu beharko duzu, indibiduala izan daitekeena (gehienez 10 sarrera erreserbatu ahal dira eskaera berean); taldeka, sarreren kopurua 10 baino handiagoa denean; edo tour operadoreak ere. Eta, amaitzeko, nahikoa izango da zure izena, telefonoa eta posta elektronikoa baieztatzea.

Izapidea amaitutakoan, posta elektroniko bat iritsiko zaizu, egindako erreserbaren frogagiriarekin. Gaztelugatxera iristean aurkeztu beharko duzun frogagiria da, bai inprimakian bai zure mugikorrean. Bisita egin ahal izango ez baduzu, erreserba aldatu edo baliogabetu dezakezu, aurreikusitako eguna eta ordua baino 2 ordu lehenago. Hori egitea komeni da, bestela, ez aurkeztekotan ezin izango duzu urtebeteko epean beste erreserba bat egin.

Orain Gaztelugatxeko San Juanera joan ahal izateko informazio guztia daukazula, anima zaitez eta ez galdu euskal kostaldean paisaia paregabe hau ikusteko aukera.

Online izapide hau egiten ikasi nahi baduzu eta ez badakizu nola, anima zaitez KZguneak eskaintzen dizkizun ikastaroren bat egitera. Itxarote zerrendan apunta zaitez eta guk deituko dizugu.