Interneten eta IKT-en garapenarekin, sarean nabigatzerakoan egunero topo egiten ditugun kontzeptu berriak azaltzen joan dira. Hauetariko asko ingelesez daude eta ulertzeko zailak izan daitezke.

Gaur egun, denok onartzen dugu teknologia berrien garrantzia eta, horren ondorioz, sarean gehien erabiltzen diren hitzen glosario txiki bat eskuragarri izatea garrantzitsua izan daiteke.

Horregatik, gaur KZguneatik, Interneten egunero nabigatzen erabiltzen ditugun hitz eta kontzeptu batzuen esanahia erraztu nahi dizuegu. Izan ere, kontzeptu hauetariko bakoitzak zehazki zertarako balio duen ulertzea batzuetan kosta egiten zaigu.

Interneteko oinarrizko 14 kontzeptu

Router: Interneteko seinalea bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen den aparailua.

Wifi: Hainbat aparailu haririk gabe konektatzeko erabiltzen den teknologia.

HTML: Interneteko orriak diseinatzeko erabiltzen den hizkuntza.

URL edo Link: Interneteko helbidea.

Login: Izen eta klabe baten bidez erabiltzailea identifikatzera behartzen duen segurtasunezko prozesua.

Bilatzailea: Edukiaren arabera antolatuta dauden milioika web gunetan bilatzen duen Interneteko orria.

E-mail: Erabiltzaileen artean mezu pribatuak bidaltzea ahalbidetzen duen zerbitzua.

Spam: Gehienetan igorle ezezagunetatik jasotzen ditugun eta eskatu ez ditugun mezuak dira. Nahigabeko mail bezala ere ezagutzen da.

Download: Erabiltzaile baten ordenagailura Internetetik artxibo bat jaistearen prozesua izango litzateke.

Lainoa: Interneten artxiboak biltzeko lekua.

Sare Soziala: Mundu osoko pertsonekin informazioa konpartitzeko aukera eskaintzen duen komunitate birtuala.

Chat: Denbora errealean hainbat pertsonek elkarrizketa bat izateko aukera eskaintzen duen sistema.

Emotikono: Mezuetan emozio edo sentimenduak gehitzeko erabiltzen diren marrazkiak.

Blog: Gai jakin baten inguruan pertsona edo talde batek artikuluak, bideoak edo argazkiak publikatzen dituen Interneteko orria.

Baliteke kontzeptu batzuk dagoeneko ezagunak izatea, beste batzuk ordea ez, baina gure gaur egungo hiztegian guztiz gehitu direnaren ondorioz, Interneten lan egiteko orduan erabilgarri izango zaizkizu.

“Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta e-mailak bidaltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta Internet-aren inguruan gehiago ikasi