Duela egun batzuk KZguneako sarrera honetan Instagrameko istorioak zer diren eta hauen funtzionamenduaz hitz egin genizuen. Gaurko sarreran gure irudimenari bultzada bat emango diogu eta istorio irudimentsuak argitaratzen lagunduko dizuegu. “Storie”n ospeari esker gure istorioak sortzen lagunduko dizkiguten aplikazio ezberdinak sortu dira. Kollageak eta azpi irudiak sortzetik, letra mota ezberdineko testuak sartu edo gure bideoak mozte dituzten appetaraino.

Zure Instagrameko istorioak puntu ezberdin bat izateko aplikazioak

Zure Instagrameko istorioak puntu ezberdin bat izateko aplikazioak

Gaur KZguneatik top 5 bat aurkeztuko dizuegu, zuen Instagrameko istorioak ezberdinak eta arrakastatsuak izan daitezen.

Unfold

Editore honi esker zure argazkiekin kollageak sortu ahalko dituzu eskaintzen dituen txantiloi minimalistetan oinarrituz. Ez da erregistratu beharrik. Diseinatu, zure argazkiak editatu eta testuak pertsonalizatu ditzakezu kolore eta tipografia ezberdinekin. Oso erraza da erabiltzeko, + sakatu eta txantiloiak erabiltzen hasi. Ordainketa bidezko txantxiloi eta tipografiak ere baditu.

Android eta iOS

StoryArt

Aurreko aplikazioaren moduan doako eta ordainpeko txantiloiak ditu. Oso erraza da erabiltzeko, guztiz intuitiboa baita. Txantiloia aukeratu, zure argazkiak erantsi eta zure testuekin pertsonalizatzen amaitu. Istorio gailenduen goiburuak sortzeko txantiloiak ditu.

Android eta iOS

Canva

App honi esker aurre-diseinatutako txantiloiak erabili ahalko dituzu. Aurreko bi appen aldean doako txantiloi aukera handiagoa du. Zure txantiloia aukeratu, zure argazkiak jarri, testuak aldatu, ikonoak nahiz azpi irudiak erantsi… Behin istorioa sortuta Instagramen partekatzeko unea da. Web bidezko erreminta ere badu.

Android eta iOS

Inshot

Aplikazio honek hiru atal ditu: Bideoa, Irudia eta Kollageak. Bideoak erraminta sinpleak ditu: moztu, filtroak, bolumen aldaketa… baita konplexuagoak ere: musika erantsi, moztu edo sarrera/irteera efektuak erantsi, emojiak ipini… Irudiaren kasuan, Snapseed bezalako edizio appetan ikusi ditzakegun doitze aukerak bezalakoak ditu.

Android eta iOS

Video Splitter

“Split” hitzaren itzulpena “zatiketa” dela jakinda pista ematen digu app honek zer egiten duen. 15seg baina luzeago den bideoa baduzu eta osorik argitaratu nahi baduzu o zati luze bat, app honen laguntzarekin mozketak egin ahalko dituzu. Appak bideoak 15 segundoko zatietan mozten ditu eta istorioetan elkar banatzeko zenbat bideo diren denera azalduko dizu.

Android eta iOS

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan izena eman eta Instagram-ari buruz dena ikasi.