Azken denboretan asko hitz egiten da aplikazio eta gailuetako modu ilunaz. Baina, ba dakizu zer den modu iluna? Modu iluna edo dark mode bezala ezagutzen dena, kolore ilun edo beltzak aplikazioetan eta mugikorretako pantailetan erabiltzea da. Honen helburua, alde batetik, mugikorrean bateria gutxiago gastatzea da eta, beste aldetik, jarraituan gailu mugikorreko pantailara begiratzea eragiten duen ikuste-nekea txikiagotzen laguntzea da.

Modu iluna

Modu iluna

Modu iluna aktiba ezazu zure aplikazio eta Android gailuetan

Gaur KZgunean zure gailuan nola aktiba dezakezun modu iluna kontatuko dizugu. Android bertsioaren arabera hau alda daiteke. Aplikazio ospetsuenetako batzuetan modu iluna aktibatzeko modua ikusiko dugu ere.

Android-ean:

Android Pie

Nahiz eta Android Pie-ko gailu guztiek modu iluna bere konfigurazioan ez izan, badugu sistema eragileko bertsio hutsetan, Android One edo Android Go. Beste guztietan, fabrikatzailearen arabera, inplementatuta eraman dezake sistemaren konfigurazioan.

Modu iluna inplementatuta badauka, Doikuntza > Pantailan aurkitu ahal izango duzu.

Android Oreo eta aurreko bertsioak

Android-eko bertsio hauek era natiboan modu iluna ez dutenez gero, aplikazio bat instalatu ahal dugu hori lortzeko, launcher bat izan daitekeen bezala. Launcher-ak Android-ean erabiltzaile interfazea pertsonalizatzeko erabiltzen da, hau da, ikuste-itxurak eta hasiera-pantailaren funtzionamendua.

Nova Launcher Android-erako aurki ditzakegun launchers onenetako bat da. Alderdi asko pertsonaliza ditzakezu telefonoan, eta nola ez, modu iluna du ere. Funtzio hau konfigurazio-aukeren barruan aurki dezakegu.

Modu iluna duten aplikazioetan:

Facebook Messenger

Saka ezazu zure profil-irudian > Sar zaitez Doikuntzetan > Aktiba ezazu Modu iluna aukera.

Twitter

Sar zaitez Konfigurazioan > Pantaila eta soinua > Modu Iluna. Zure profileko argazkiaren gainean sakatzekoa beste aukera bat da eta ilargi formarekin ikusiko duzun ikonoan gero.

Telegram

Doikuntzak > Txat Doikuntzak > Modu Iluna (Automatikoan utz dezakezu edo ordu batzuetarako programa dezakezu)

Youtube

Zure profil-argazkian saka ezazu eta hortik Doikuntzak > Jenerala > Gai iluna.

 

Zure Android gailua erabiltzen ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan. KZgunean itxaroten zaitugu