Azken urteotan musikaren munduak aldaketa ugari jasan ditu. Duela ez hainbestera arte Walkman, Diskman edo MP3 erreproduzigailuak erabili ditugu. Orain, ordea, Smartphoneak ditugu, Internetera konektaturik eta musika Streaming-ean ematen diguten plataformekin ez dugu funtzio bakarreko aparatu hauen beharrik, baina ziur kutxaren bat CDz beterik daukazula edo ordenagailuko karpetaren bat musika fitxategiz lepo.

Ba al zenekien Streaming musika doan entzuteko aukera ere badaukazula? Ez galdu “Musika aplikazioak zure smartphonean” ikastaroa.

Gaur KZgunean zure MP3 edo digitaleko beste formaturen batetan dauzkazun abestiez gozatzeko aukera ematen duten aplikazioak dakartzagu.

Lehenik eta behin, azaldu nahi dugu gaurko proposamenak doakoak direla, eta euren erabilerak ez duela probaldirik eskaintzen, nahiz eta dituzten aukeretako batzuk ordainpekoak izan.

Reproductores de música (no streaming) para Android

Musika-erreproduzitzaileak Android-erako (streaming gabe)

Pulsar

Publizitatez libre eta diseinu minimalistarekin, nahiko osoa den doako bertsioa du. Hainbat musika formatu ezberdin erreproduzitzeko gai da: mp3, aac, wav, etab. Gure telefonoan ditugun musika karpetak topatu eta apparen liburutegira gehitzen ditu. Diskoen karatulak deskargatzen ditu, edukiko ez balute eta artista bakoitza bere argazkiarekin identifikatzen du. Daukagun musika album, artista, karpeta, musika genero, abesti edo erreprodukzio zerrendaren arabera organizatzen digu.

Phonograph

App honen doako bertsioak musika abestien, albumen, artisten, generoen eta erreprodukzio zerrenden arabera organizatzen digu. Itzaltze automatikoko tenporizadore bat ere badauka eta mugikorraren idazmahaian jar daitekeen widget bat ere bai. Musika fitxategiek honelakorik edukiko ez balute, diskoaren biografia eta portada deskargatzen ditu. Ordainpeko bertsioarekin musika zure gustura jartzeko ekualizadorea ere eskura dezakezu.

Shuttle

Erakargarria den eta hainbat koloretan egokitu daitekeen diseinu batekin, abesti, album, artista eta generoen arabera nabigatu dezakegu. Aurrekoen antzera, diskoen portadak jaisten ditu eta tenporizadore eta widget bat ere baditu. Abestien letrarentzako euskarria ere badu eta lagun eta senitartekoekin musika partekatzeko funtzio lagungarria ere bai. Funtzio gehigarriak dituen ordainpeko bertsioa ere badu.

VLC Player

Abestiak artista, album, abesti eta generoen arabera organizatzeko gai da eta gure erreprodukzio zerrenda propioak sortu ditzakegu. Nahiz eta basiko samarra den, app hau aurrekoengandik ezberdina da, musikaz gain bideoak ere erreproduzitzeko gai baita eta karpetetan barrena ibiltzeko esploradore bat ere badu.

 

Musika gure egunerokotasunaren parte da, zer egingo genuke bera gabe? Sartu ondorengo estekan eta informa zaitez “ Musika aplikazioak zure smartphonean” ikastaroari buruz.