Gaur Kzgunean Google Discoverri buruz eta gure intereseko berriak lor ditzagun nola pertsonalizatu dezakegun hitz egin nahi dizuegu. Zeri buruz ari garen oraindik ez badakizu, sartu Googleren app-ean eta bertikalki agertzen diren txartel edo albiste ezberdinen multzo bat ikusiko duzu. Lehen Google Now bezala ezagutua, orain izena aldatu diote eta Google Discover deitu dute.

 

Zure mugikor edo tabletarako Googleren app-ei buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena “Google aplikazioak zure smartphonean” ikastaroan

Ez galdu Albisterik

Google Discover gaurkotasuneko berriei buruz ongi informatuta egoteko erarik erosoenetako bat dugu. Googleren tresna honek gure bilaketen eta bisitatutako web orrialdeen historia erabiltzen du gehien interesatuko litzaizkiguken informazioa erakusteko.

Albiste bakoitzaren titularra txartel batean erakusten zaigu, goiburuan artikuluaren gaia agertzen delarik. Albiste bakoitzak menu bat dauka (izkinan ikusten diren hiru puntutxoak) albistea ezkutatzeko, gai horretako albisteak jasotzeari uzteko, publikazio zehatz bati buruzko albisteak jasotzeari uzteko edo Discover pertsonalizatu ahal izateko, besteak beste.

 

Discover-eko txartel menua

Discover-eko txartel menua

Gure Discover-a pertsonalizatu nahiko bagenu, egin beharreko bakarra aukera horretan sartu eta “Seguir temas”-en sakatu ondoren, gure intereseko gaiak adieraztea da: kirolak, moda, kultura, ekonomia, e.a.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin” ikastaroari esker, Googleren tresnarik erabilgarrienak erabiltzen hasi zaitezke zure egunerokotasunean lagun diezazuten.