Android-en erabiltzaileen artean fitxategien kudeatzaileak zerbait beharrezko bilakatu dira. Fitxategiak modu hobeagoan antolatzen laguntzen digute, telefonoaren memori modu eraginkorragoan aprobetxatuz. Android telefono mugikorraren memoriaren erabilera eta gestio hobeagoa esintzen digute.

Gaur Kzguneatik, fitxategien kudeatzaileak diren app-ik onenetako batzuk erakutsiko dizkizugu.

Solid Explorer

Diseinuagatik nabarmentzen den kudeatzailea dugu. Erabiltzeko erraza den interfazea du, kudeatzaileari eta telefonoaren memoriari etekinik handiena ateratzen laguntzen duena. Lainoko fitxategiak kudeatu ditzake, pasahitz batekin babestutako ZIP fitxategiak sortu… Doako bertsioak 14 eguneko iraupena duen proba epea du eta ondoren ordainpeko izatera pasako da.

Xiaomi File Manager

Gure Android gailuko fitxategien kontrol osoa ahalbidetuko digun kudeatzailea dugu hau. Karpeta batetik bestera fitxategiak kopiatu ditzakegu, katalogo bati izena aldatu, dokumentuak ezabatu, etab. Gure dokumentuak ikusi eta gestionatzeko bi era izango ditugu. Edozein gailutan instala daiteke.

Amaze File Manager

Diseinu erraz eta pertsonalizatu daitekeen interfazeagatik nabarmentzen den kudeatzailea da. Fitxategiak kopiatu, pegatu, ezabatu, konprimitu, deskonprimitu eta fitxategiak manipulatzeko beste hainbat aukera eskaintzen ditu, leihoa anitzeko moduan, root kudeatzailea, APK fitxategiak ateratzeko app kudeatzailea eta askoz gehiago.

Google Files

Oso arina den aplikazioa da, telefonoan memoria gutxi okupatzen duena. Erabiltzaileek fitxategien kudeaketa egokia egitea ahalbidetzen du. Memoriaren erabileraren kontrol osoa egitea ahalbidetzen du. Bere deskarga doakoa da eta ez du erosketarik edo iragarkirik.

Android File Manager

Duen interfaze errazagatik erabiltzaile askok Android File Manager izaten du nahiago beste fitxategi kudeatzaileak baino, pantailaren goiko aldean jarririk, Windows-eko fitxategien kudeatzailearen antza bait dauka.

App hauetakoren bat erabiltzen ikasi nahi baduzu eta ez badakizu zure mugikorrean nola deskargatu, KZgunearen “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman dezakezu.