Blog jakin baten irakurle afizionatuak bagara, eta publikazio eta artikuluak jaso nahiko bagenitu, ez dago RSS irakurtzaile bat baina ezer hobeagorik. Gaur KZgunean, RSS irakurtzaileen bilduma bat dakarkizuegu interesatzen zaizkigun web orrialde eta blogen informazio osoa ongi organizaturik eduki dezagun.

RSS irakurtzaileak

RSS irakurtzaileak

Ezertan hasi aurretik, zer da RSS irakurtzaile bat?

RSS irakurtzaile batek web orrialde bateko edo hainbateko publikazioen zerrenda osora sartzen uzten digu, modu garbi eta seguru batean, interesatzen zaigun informazio guztia toki berean eduki dezagun. Honako programa hauei esker ez dugu blog edo web orri bakoitza banan-banan bisitatu beharrik izango, online bertsioan edo nahi dugun gailuan eskuratu ahal izango baititugu.

Honelako appen zerrenda oso luzea izanik, hainbat gauza hartu ditugu kontutan gure aukeraketa egiterako garaian:

  • Doakoak izatea, nahiz eta ordainpeko bertsioa eduki aukera aurreratuagoekin.

  • Web bertsioa edukitzea, honela Internetera konektatutako edozein gailutatik nahi dugun informazioa irakurri ahal izango dugu.

  • Ordena kronologikoan informazioa erakustea, interesatzen zaigun informazioa modu egokiagoan filtratzeko aukera eskainiz. Badaude beste app ezagunago batzuk informazioa zein ordenatan erakutsiko duten algoritmo baten bidez zehazten dutenak. Kanpoan utzi ditugu, gai berriak ezagutzeko plataformekin batera.

  • Erabil-erreztasuna: honelako appak erabiltzerako garaian bilatzen duguna erabiltzen errazak izatea da. Hautatu ditugun appek, gure gustuko web orrialdeak jarraitzeko, gaiak kategoriatan organizatzeko, artikuluak gordetzeko eta irakurrita bezala markatzeko funtzio errazak dituzte.

Feedly→ doako kontuak 100 iturri ezberdinen jarraipena egiten uzten digu, web orrialdeentzako edo blogentzako kategoriak sortu eta artikulu osoak pantaila minimalista eta distrakziorik gabean irakutzea ahalbidetzen digularik. App eskuragarri dago Android eta IOS-erako.

Inoreader→ 150 iturri ezberdinetatik jaso dezakegu informazioa, inolako premium kontuan izena eman beharrik gabe. Beste app batzuek informazioa denbora laburrez erakusten duten bitartean, app honekin informazioa epe mugarik gabean gorde genezake. Karpetak sortu daitezke edukia organizatzeko eta artikuluak etiketa ezberdinekin sailkatu. Android, IOS eta WindowsPhone-rako eskuragarri.

Bloglovin’ → irudietan oinarrituriko diseinua du, Pinteresten antzekoa, eta sare sozial bezala dago diseinaturik. Interesatzen zaigun edukia jarraitu badezakegu ere, Bloglovin’ autore eta blog berriak ezagutu ditzakegu. Gure sarrera propioak zuzenean plataforma honetan publikatzeko ere erabil dezakegu, gure ideiak besteekin partekatuz.  IOS-erako eskuragarri.