Lagun edo familiar bati mezu azkarrak bidaltzeko erarik errazena izan daiteke WhatsApp. Izan ere, mezua bidali nahi diogun pertsonak, aplikazioa bere aparailuan jarrita izatea besterik ez dugu behar. Hau honela, WhatsApp, gehien erabiltzen dugun mezularitza aplikazioan bilakatu da.

Mugikorra aldatzen dugunean, WhatsApp-eko elkarrizketa hauek gordetzea gustatzen zaigu, eta gaur KZguneatik, segurtasun kopiak nola konfiguratu eta kopia hauek duten garrantziaz hitz egingo dizuegu.

Zure elkarrizketen kopiak Google Driven edo zure mugikorrean bertan gorde ditzakezu. Bertako segurtasun kopiak, egunero goizeko 2:00etan egiten dira eta zure mugikorrean artxibo gisa gordetzen dira.

WhatsApp-eko elkarrizketen segurtasun kopiak

WhatsApp-ek gure informazioaren segurtasun kopiak automatikoki egin ahal izateko, WhatsApp-en bertan konfiguratu beharko dugu.

Gure elkarrizketa, argazki eta bideoen segurtasun kopiak egiteko bi modu daude:

  • Mugikorrean bertan: Automatikoki egiten du eta segurtasun kopia mugikorrean gordetzen da.
  • Google Drive-n: Ezarpenetatik segurtasun kopia konfiguratu eta gordetzeko maiztasuna aukeratu ahal izango duzu.

Mugikor berri batetara artxiboak pasatzeko modurik errazena Google Drive erabiliz izan daiteke. Bestalde, zure mugikorrean gordeta duzun segurtasun kopia erabili nahi baduzu, artxiboak mugikor berrira pasatzeko ordenagailu bat erabili beharko duzu.

Mugikor berri batean, edo hustutako mugikor batean WhatsApp-eko elkarrizketak berreskuratzeko, aplikazioa deskargatuko dugu, eta gure telefono zenbakia erregistratzen dugun momentuan, elkarrizketak berreskuratu nahi ditugun galdetuko digu.

Arazorik ez izateko, segurtasun kopia egiteko erabili genuen Google-ko kontu bera aktibatzen ari garela ziurtatu behar dugu.

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan izena eman eta WhatsApp-ari buruz dena ikasi