Azken urteetan “laino” hitz behin eta berriz entzuten dugu baita lotuta dauden beste termino batzuk ere: Dropbox, Drive, seguritate kopia… Google Drive lainoan biltegiratzeko aplikazio ezagunenetako bat da. Fitxategiak gorde, dokumentuak sortu, kalkulu orriak eratu, talde lanak egin… egitea baimentzen digu.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin, Google Drive barne

Googleren lainoak zerbitzu ugari ditu eta gaur etekinik handiena nola atera ikusiko dugu bost trikimailu Google Drive lainoan sarrerari esker.

Bilaketak egin bilatzaile aurreratuarekin

Drivek fitxategiak bilatzea baimentzen digu bere bilatzailearen bidez baina bere bilatzaile aurreratuari esker bilaketak errazten dizkigu, adibidez, izen zehatzaz gogoratzen ez bagara edo hainbeste dokumentu artean behar duguna topatzen ez dugunean.

  • Bilaketa laukian eskuin aldean dagoen gezian sakatu.

  • Bilaketa aurreratuko laukia zabalduko da.

  • Fitxategiak bilatu: mota, jabea, kokapen, aldatze data, eduki ditzakeen hitzen bidez…

Dokumentu bat PDF bilakatu

Drive bertatik zure dokumentuak PDFan eralda ditzakezu zure ordenagailuan inongo aplikaziorik instalatu beharrik gabe ezta nabigatzailean estentsiorik ere.

  • Ireki dokumentu klik bikoitzaren bidez, Googleren aplikazioen bidez irekiko du (Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak…)

  • Aukeratu Fitxategia > Deskargatu honela > PDF dokumentua (.pdf)

Ikusgai egin Google Argazkiak karpeta

Gure Google Fotoseko argazkiak Driven gordetzen badira, zergatik ez dago gure argazkiak topatzeko karpeta bat?

Gure unitatean gure argazkiak dituen Google Argazkien karpeta sortzeko aukera aktiba dezakegu. Modu honetara Driven bidez zuzenean gure argazkiak editatu, borratu edo kopiatu egin ahalko ditugu. Baina KONTUZ! Egiten dugun edozein aldaketa gure Google Argazkiarekin sinkronizatuko da eta gure konturatu elkarturik dauden gailuetara ere.

  • Driveko Doikuntzetara sartu (eskuin aldeko engranajea) eta Ezarpenak sakatu.
  • Zerrendan jaitsi eta Gorde Google Argazkiak zerbitzuko edukia automatikoki nire unitateko karpeta batean aukera bilatu eta sakatu kutxatilan.

Konexiorik gabe dokumentuetara sartu

Aukera honi esker gure ordenagailutik Driven gorderik dauzkagun dokumentuetan lan egin ahal izango dugu nahiz eta konexiorik ez izan une horretan. Zerbitzuak sorturik ditugun fitxategi guztiak deskargatuko ditu Dokumentuak, Kalkulu orria eta Aurkezpenak guk nahi ditugunean erabili ahal izateko.

Lehenik eta behin kontuan izan aukera hau Google Chrome nabigatzailearen bidez aktiba dezakegula.

  • Driveko Doikuntzetara sartu (eskuin aldeko engranajea) eta Ezarpenak sakatu.
  • Kutxatila piztu Konexiorik gabe ere, sortu, ireki eta editatu Google Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuetako azken fitxategiak gailu honetan.

Esteken baimenak eraldatu

Drivek esteka bidez fitxategiak elkar banatzea baimentzen digu, baina berezko baimenak eraldatzen ez baditugu esteka jasotzen duen edonork edukia ikus dezake. Aukera ezberdinak ditugu, esteka duen edonork edita edo ikusi dezake, pertsona jakin batzuekin partekatu edo publikoa (Interneten dabilen edonork bila eta atzi dezake). Baina alda ditzakegu baimenak?

  • Fitxategia aukeratu eta eskuineko botoa klikatu. Aukeratu: eskuratu parteka daitekeen esteka.
  • Esteka aktibatuko da eta azpi aldeko Partekatze-ezarpenak aukeratu.
  • Aukera sakatu: esteka duen edonork ikus dezake eta baimenak aldatu zure gustura.

Zure Driveari etekinik handiena atera nahi diozu? Sar zaitez esteka honetan eta informa zaitez “Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak” ikastaroaz.