Ohiko dugun zerbait da, gehienbat beste aukerarik dugunik ezezagun zaigulako, argazkiak eta bideoak WhatsApp bidez, ohiko mezularitzarako apparen bidez, partekatzea. Ez dakiguna, ordea, app honek argazkiak konprimatu egiten dituela, bidalitako argazkien kalitatearen galera nabarmena esan nahi du honek.

Oraindik ez dakitenontzat, Google Fotos gure Smartphone, Tablet edo ordenagailutik doan erabili dezakegun zerbitzua dugu, argazkiak eta bideoak lainoan gorde ahal izateko. Honela, gure gailuaren memoria garbitu dezakegu. Mugarik gabeko memoria eskaintzen digu, beti ere argazkiak eta bideoak heurek ezarritako kalitatean gordetzea onartzen badugu (16 MP argazkientzat, 1080p bideoentzat).

KZgunearen blogean hainbat alditan hitz egin dugu Google Fotos-i buruz. Segurtasun kopiak Google Argazkiekin, Google Fotosrentzako trikimailuak I eta Google Fotosrentzako trikimailuak II bezalako sarrerak kontsulta ditzakegu memoria freskatzeko. Gaur app honek eskaintzen digun beste aukera handi bati buruz hitz egin nahi dizuegu: argazkiak eta bideoak, edo albumak partekatzearena.

Argazkiak partekatu Google Fotos-ekin

Argazkiak partekatu Google Fotos-ekin

Nola partekatu:

Argazkiak eta bideoak partekatzeko, hauek Google Fotosetik nahi ditugunak aukeratu beharko ditugu, bai ordenagailuko bertsiotik, baita Smartphone/Tableteko bertsiotik ere. Ondoren Compartir aukeran sakatuko dugu.

Pantailan partekatu nahi dugun pertsonaren kontakturako datuak sartu beharko ditugu (emaila edo telefono zenbakia). Hautazko azalpen bat gehi genezake eta azkenik bidali egingo dugu.

Album bat partekatu nahi badugu, lehenik albuma irekiko dugu, gero Gehiago (hiru puntuak) eta ondoren Compartir Album. Album honi edukia gehitu edo kentzen goazen heinean, partekatu dugun pertsonentzako ere ikusgai egongo da.

Nola utzi partekatzez:

Argazkiak eta bideoak partekatzen jakiteaz gainera, hau egiteko baimena nola kendu jakitea ere garrantzitsua dugu. Google Fotos zerbitzua nahiko osoa da eta Compartir izeneko atala dauka (behean eskubitara). Zonalde honetan partekatutako argazki eta bideoak topatuko ditugu, gehienbat albunetan organizaturik.

Partekatzez utzi nahi dugun albuma irekiko dugu, ondoren Gehiago (goiko hiru puntuak) sakatuko dugu eta Opciones. Albuma zein pertsonekin partekatu dugun ikusi ahalko dugu hemengo honetan. Goialdeko aukeretan izango dugu albuma partekatzez uzteko aukera.

App hau erabiltzen ikasi nahi duzu argazkirik gehiago ez galtzeko? Ez izan zalantzarik eta eman izena “Google Fotos. Organiza todas las fotos en la nube” ikastaroan