Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Duela gutxi albiste batean irakurri nuen WhatsApp-i esker galduta zegoen mendizale bat erreskatatu dutela. Eta nire buruari galdetzen diot… Nola da posible? Jada badakizue ez naizela jakiteko gogoarekin gelditzen, beraz, galdetuz, jakin dut WhatsApp-ek aurkitzen garen kokapen zehatza partekatzea duela beste gauza askoz gain. Eta nik jakin gabe.

Oraintxe bertan bidali diot mezu bat Iñakiri nirekin KZguneako WhatsApp-eko ikastarora etortzera animatzen den ikusteko. Zertarako? Erantzun dit… oraintxe bertan erabiltzen ari gara eta!. Hori zen nik pentsatzen nuena, eta galtzen ari garen aukera interesgarri guztiak azaldu ondoren nirekin etortzera animatu da.

Jonek azaldu digu “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” izena duela ikastaroa, eta 2 egunetan zehar mezularitzako aplikazio ospetsuaren ezaugarri nagusien berrikustea egingo dugula.

Edozeinek egin dezake ikastaroa. Zerotik hasiko gara instalazio eta erregistroarekin. Gero pantaila desberdinetan dauden aukera guztien errepasoari ekingo diogu .

Gure mezuak idazten ditugun pantailan bertan aukera pilo bat dago aukeragai, adibidez, bideo konferentzia egitea baimentzen digun ikonoa. Posible da baita ere formatu desberdineko dokumentu, audioak, irudiak eta informazioa bai kontaktu batekoa edo nire tokiko kokapenekoa bezala gure elkarrizketari eranstea.

Eta egoerak? Hor izan dira beti baina nahiz eta begiradaren bat bota diodan nire kontakturen batek argitaratu duelako ezjakintasunagatik ez naiz inoiz erabiltzen ausartu. Zertarako balio duten ikusiko dugu, nola argitaratu eta zer eragin duen hori egiteak.

Argazki bat partekatu baino lehen elementu grafiko desberdinak gehitzeko dauden aukerak zoratu nauen beste ezaugarrietako bat izan da. Ikonoak, testuak, kolore desberdinetako eskuz egindako marrazkiak gehi genitzake eta guzti hori aplikaziotik irten gabe.

Taldeak, hedapen-zerrendak, Ezarpenak…

Gauza pilo bat ditu ezta?

Eta zuek? Etekin guztia ateratzen al zenioten WhatsApp-i?