Sarrera berri honetan jarraipena emango diegu aurreko sarrerako trikimailuei “BOST TRIKIMAILU GOOGLE DRIVE LAINOAN (I)”. Beraz, etekinik handiena ateratzen jarraituko diogu gure Driveari trikimailu berri hauei esker.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin, Google Drive barne

Kolaboratzaileen baimenak

Driven gorde eta partekatzen ditugun Google Dokumentuek, Kalkulu orriek eta Aurkezpenek baimen batzuk dituzte aurrezarrita, kolaboratzaileek irakurri, editatu edo iruzkintzeko. Baimen hauek partekatzean nahiz ondoren alda ditzakegu.

  • Partekatu aukera sakatu.
  • Idatzi izenak edo helbide elektronikoak kutxaren eskuinean sakatu arkatza (edita dezake esan nahi du) eta aukeratu hiru aukeren artean: edita dezake, ikus dezake edo iruzkin dezake.
  • Dokumentuak jada partekatua badago eta baimenak aldatu nahi baditugu Aurreratuak aukeraren gainean sakatuko dugu eta erabiltzaile bakoitzaren baimena alda dezakegu.

Dokumentu baten bertsioen historia ikusi

Atal honi esker dokumentu batek jasan dituen eraldaketak data eta guzti ikusi ahal izango ditugu historial baten bidez. Historial honetan dokumentua noiz partekatu den ere gordetzen da, kolaboratzaileak edo gu izan garen partekatu duguna izendatuz.

  • Dokumentua irekia dagoelarik ireki Fitxategia > Bertsioen historia > Ikusi bertsioen historia.

Igo fitxategiak zure Pctik arrastratuz

Google Chrome nabigatzailea erabiliz fitxategiak eta karpetak sakatu eta arrastratu ditzakegu gure Driveko lainora igo ahal izateko.

  • Sakatu Drivera igo nahi duzun karpeta edo fitxategia eta arrastratu Driveko Nire Unitatea leihora.

Karpeten kolorea aldatu

Defektuz, Driven sortzen ditugun karpetak kolore grisekoak dira baina aukera honi esker kolorea alda diezaiokegu. Modu honi esker gure unitateko karpetak ezberdindu edo sailkatu ahal izango ditugu.

  • Eskuin botoia klikatu kolorea aldatu nahi diogun karpetaren gainean.
  • Aldatu kolorea > Sakatu aukeratu nahi duzun kolorean.

Googleko Inprimakiak

Googleko inprimakiei esker datuak batu ditzakegu, adibidez: inkesta, asistentzia baieztapenak nahiz ekitaldi baterako izen emateak… Inprimakiko parte hartzaileen erantzunak denbora errealean ikusi ahal izango ditugu. Oso erraz sortzen dira txantiloiei esker. Galdetegia pertsonaliza dezakegu irudi eta bideoekin, goiburuak sortu, kolorea aldatu…

  • Berria > Gehiago > Google Inprimakiak.

Zure Driveari etekinik handiena atera nahi diozu? Sar zaitez esteka honetan eta informa zaitez “Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak” ikastaroaz.